• 17
    MAR
    Hainbat euskaltzale eta eragilek martxoaren 24ko manifestaziora deia egin dute

    Gaur larunbata, Iruñeko gaztelu Plazan euskalgintzako hainbat eragile eta pertsonek bat egin dute Euskal Herrian Euskarazek martxoaren 24rako Iruñean deitu duen manifestazioarekin. Eragile eta pertsona hauek ere, gainontzeko euskaltzaleok bezala, egunero pairatzen dituzte euskaraz bizitzeko nahiari ezartzen zaizkion mugak. Horregatik EHEren manifestazioan ozen aldarrikatzera doaz ere mugarik gabeko euskara nahi dutela, mugarik gabe euskaraz bizi nahi dutela. Horiek gainditu eta euskararen normalizazioa azkartu asmoz euskararen ofizialtasuna eta hizkuntza-politika burujabea aldarrikatzen dute. Azken hamarkadetan aurreratutakoa irabazpidean jartzeko unea dugu. Ipar dugun Euskal Herri euskalduna irabazteko unea dugu. Beraz, euskaltzale guztiak martxoaren 24an “Mugarik Gabeko Euskara” lemarekin Iruñean egingo den manifestaziora joatera gonbidatzen dituzte.

    MUGARIK GABEKO EUSKARA ofizialtasuna!
    Martxoaren 24an denok Iruñera!