• 11
    URT

    Euskaltzale! aldizkariaren 76. zenbakia duzu hau, 2012ko neguan argitaratua. EITBren 30. urteurrenari buruzko erreportajea, Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiaren kolaborazioa, Aiert Goenaga Durangoko Azokako zuzendariari egindako elkarrizketa eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Euskararen Legearen urteurrenean EHEk egindako ekimenak aurkituko dituzu bertan, besteak beste.

  • 15
    AZA

    Euskaltzale! aldizkariaren 75. zenbakia duzu hau, 2012ko udazkenean argitaratua. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Euskararen Legearen 30. urteurrenari buruzko erreportajea, Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariaren kolaborazioa, Iratxe Ibarra eta Patxi Baztarrikari egindako elkarrizketa eta EHEk ikasturte berrirako adostutako lan ildoak aurkituko dituzu bertan, besteak beste.

  • 21
    EKA

    Euskaltzale! aldizkariaren 74. zenbakia duzu hau, 2012ko udaberria-udan argitaratua. Kontseiluak gatazka konpontzeko prozesuari egindako ekarpenari buruzko erreportajea, Maren Belastegi UEMAko lehendakariaren kolaborazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendari Zigor Etxeburuari egindako elkarrizketa eta udan euskaraz bizitzeko eskaintza aurkituko dituzu bertan, besteak beste.

  • 27
    OTS

    Euskaltzale aldizkariaren 73. zenbakia duzu hau, 2012ko negu-udaberrian argitaratua. Euskaraz Bizi Egunari buruzko erreportajea, AEKko Oskar Elizbururen kolaborazioa, 2009. urtean EHEk Txillardegiri egindako elkarrizketa, Mintzalagun egitasmoari buruzko artikulua eta Madriletik emititzen den Etxetik Hurbil irratsaioari buruzko albistea aurkituko dituzu bertan, besteak beste.

  • 03
    ABE

    Euskaltzale aldizkariaren 72. zenbakia duzu hau, 2011ko neguan argitaratua. Vascuencearen legeari buruzko erreportajea, Sortzen-Ikasbatuazeko Nestor Salaberriaren kolaborazioa, Medikuntza Euskaldundu taldeko kideei egindako elkarrizketa, Beranduegi webtelebista saioari buruzko artikulua eta Bretoierazko liburuen azokari buruzko albistea aurkituko dituzu bertan, besteak beste.