• 13
    AZA

    Finantzaketa kolektiborako kanpaina bat egingo dute, auzolanean 50.000 euro biltzen saiatzeko.

    Abendutik aurrera Xaloa telebista emitituko dute Iruñerrian
    (Idoia ZABALETA/ARGAZKI PRESS)

    Iruñerrian LTD bidez emititzeko lizentzia jaso ostean, Xaloa telebistak abenduan hasi nahi du probako emanaldiak egiten. Euskara hutsean jardungo du Xaloak. Besteak beste, albistegiak, magazinak, haurrentzako saioak eta gizarte gaiekin lotutako programak egingo dituzte.

    Gaurko aurkezpenean azaldu dutenez, lanean hasteko hainbat inbertsio egin behar ditu tresnerian. Adierazi dutenez, garrantzitsuena multiplex emisorea da. Gailu horrek seinale digitala igortzen du eta, Xaloak ez ezik, Iruñerrian lizentzia lortu duten Hamaika eta Abian telebistek ere erabili ahal izango dute martxan jarri nahi dutenean. Horrekin batera, Xaloak bi errepikagailu behar ditu, Elo eta Ezkaba mendietan, Iruñerriko eremu osoa estali ahal izateko.

    Azpiegitura horren guztiaren kostua 50.000 eurokoa da eta hori finantzatzeko crowdfunding edo diru bilketa kanpaina abiatu dute karena.eu plataformaren bidez. Karena lehen crowfunding plataforma euskalduna da, auzolanean oinarritutako proiektuek finantzazioa lortzeko bitartekoa.

    Karenak lortzen duen sarreren zati bat euskarazko proiektuak berrelikatzera bideratzen da automatikoki, eta hori izan da plataforma honi lehentasuna emateko funtsezko arrazoia.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.