• 15
    URR

    Azaroaren 8an egingo da, Ziburun. Eraso honi komunitate gisa erantzuteko deia egin dute. Ez gara espaloitik jaitsiko!

    Ziburuko ikastolaren alde manifestazioa deitu dute
    Gaur goizeko agerraldia/ Ipar Euskal Herriko Hitza

    Guy Poulouk, Ziburuko ikastolak eta Seaskak egindako proposamenak ezeztatu ostean, manifestazio bat antolatzea erabaki dute arazoaren 8rako: “azaroaren 8an, auzapezak eta bere udal gehiengoak entzun beharko dute ziburutarrek ikastola bat nahi dutela Ziburun”, esan du Indok.

    Laida Mujika ikastolako lehendakariaren arabera, gurasoentzat “aterabide bakarra” ikastola Zokoako eremura mugitzea da. Azken asteetan Seaskako ordezkariak eta Kaskarotenia ikastolako ordezkariak bi aldiz bildu dira, “diskrezio osoz” atertabide bat bilatzeko asmoz, baina Poulou auzapezak eta Dubarbier hezkuntza arduradunak, “helburu bakar bat dutela” adierazi du Mugikak, “ikastola erdigunetik urruntzea”.

    Izan ere, auzapezak, Ikastola Olhetako bidea kokatzen den Zaldi Xurito eraikinen atzean dagoen gune batera mugitzera proposatu die, “autobidetik ahal bezain hurbil” non egunero, “34.000 berebil pasatzen direnean eta 9000 kamioi” azaldu du Mugikak.

    Horrez gain, astelehenean, Ziburuko zerbitzu teknikoko arduranduna ikastolara hurbildu zen, omiasainduko oporren ondoren, azaroak 3an ikastolak ez duela gehiago argindarrik izanen errateko. “Ez dute arazorik eskola publikoko bi estai eta kasik 1.500m2 argindarrez hornitzeko, aldiz, ikastolako 35m2-ko gelatxoek sare guzia jauziko lukete” dio mugikak. “Aitzaki” bat baizik ez dela gaineratzen du Mugikak, “haurrei argindarra eta berogailua kentzeko negu bezperan”. Baina guzti horren aitzinean, ez ulertze sortzen dien datu bat dago. Izan ere, Ikastolak Zaldi Xuritora joango balitz urtarrilean, Poulouk, tarte horretan argindarra “beste sare” batera lotzea “hitzeman” ziela dio Mugikak.

    “Auzapezak gezurra erran digu hainbat aldiz idatziz ikastola Haurrendako Poloan berkokatuko zuela hitzematekoan” dio Paxkal Indo Seaskako lehendakariak. Poulou eta Dubarbier-ek “gezurra esan zuten” epailearen aitzinean Ikastolak eskola publikoko lanak trabatuko zituela erran zutelarik. Are gehiago, Guy Poulou auzapezak aitortu du “eskola publikoko obrak epean direla”.

    Gezurretan aritu dira ere eskola publiko gurasoei erran dietelari azaroko sartzea gibelatua izanen zela ikastolaregatik” salatu du Indok. Eskola publikoko gurasoa Ikastolaren “aurka” jartzeko erran zutela esplikatu du. “eta gezurra esaten dute ere Ikastolaren alde direnean” azpimarratu du Seaskako lehendakariak.

    Koldo Tellitu Ikastolen elkarteko lehendakaria ere agerraldian izan da. Dioenez, Kaskaroteniaren aurkako “erasoak” Euskal Herriko Ikastolen aurkako erasoak dira eta beren sostengua ematen die eta beste eragile eta elkarte desberdinek Kaskarotenia sostengatzera deitzen ditu.

    Hur Gorostioagak azaldu duenez, sostengu anitza jasotzen ari dira eta momentuz 3.000 euro lortu dituzte.

    Orain komunitatea gisa erantzutea dagokigu, Ziburuko karrikak betez Pouluri argi utzi diezaiogun gure nahia: guk eskola euskalduna!

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.