• 01
    EKA

    Lanbide Heziketako Harrobia ikastolak antolatu du Bizkaiko ikastolen aldeko jaia, Harro ibili lelopean. Jende andana bildu da.

    Lanbide Heziketa euskalduntzea aldarrikatu dute Ibilaldian
    Zea Maysen kontzertua, jendez lepo. / Argazki Press

    Bilboren bihotzean, San Frantzisko auzoan, ehunka euskaltzale bildu ditu Ibilaldiak. Aurten lau urte eskas bete dituen Lanbide Heziketako Harrobia ikastolak antolatu du Bizkaiko ikastolen aldeko jaia. Bilbon euskarazko Lanbide Heziketa eskaintzen duen ikastetxe bakarra da, eta jada txiki geratu zaie eraikina. Ondorengo bi urteetan ikastolaren tamaina bikoiztea espero dute.

    Harro ibili leloa hautatua dute, harro baitaude erdarazko eremuan euskarazko ikastetxea izateagatik. Izan ere, Bilbon 26 heziketa zentro daude; horietatik 21 pribatu dira, eta bost publiko. Harrobiak soilik dauka D eredua.

    Horren harira, Arantxa Aurrekoetxea Eusko Jaurlaritzako sailburuordeak iragarri du B eredua eskaintzen hasiko direla Lanbide Heziketan datorren ikasturtean. "D eredua aukeratzen ausartzen ez direnentzat", esan du. Bere esanetan, egun Lanbide Hezketan ikasketen %80 eskaintzen da euskaraz, baina soilik %25ek aukeraten dute D eredua.

    Hezkuntza lege berria aldarri

    Ibilaldiaren inaugurazio ekitaldian egin ditu adierazpen horiek Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailburuordeak. Bertan, hezkuntza lege berria egiten hasteko eskatu die Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk, Jaurlaritzari ez ezik, alderdi politikoei zein hezkuntza eragileei.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.