• 09
    EKA

    Erakunde publikoek euskararen aldeko eleak egiten dituzten bitartean, ikastetxeetako egoera okerrera doala salatu dute "Eskola publikoan diharduten Erakasleak" elkarteko kideek, eta beren kezka agertu dute heldu den eskola sartzeari begira. Hala, azken urtean Akademia Ikuskaritzak gelak irekitzeko irizpideak aldatu ditu, eta haur gehiago sartu behar dituzte geletan. Heldu diren egun eta asteetan ekimenak egingo dituzte, gizarteari egoeraren berri emateko, izan ere,  Frantziako Hezkuntzak ez du onartzen murgiltze eredua eredu publikoan

    {mosimage}

    Erakunde publikoek euskararen aldeko eleak egiten dituzten bitartean, ikastetxeetako egoera okerrera doala salatu dute "Eskola publikoan diharduten Erakasleak" elkarteko kideek, eta beren kezka agertu dute heldu den eskola sartzeari begira. Hala, azken urtean Akademia Ikuskaritzak gelak irekitzeko irizpideak aldatu ditu, eta haur gehiago sartu behar dituzte geletan. Heldu diren egun eta asteetan ekimenak egingo dituzte, gizarteari egoeraren berri emateko, izan ere,  Frantziako Hezkuntzak ez du onartzen murgiltze eredua eredu publikoan.

    Hala,  kezka nagusia gela bakoitzean egon behar den haur kopurua bada ere, egoera berriak jada zaila den egoeran eragin ditzazkeen ondorioak dira irakasleek hizpide izan dutena.  2007 arte, ikasgela batean hogei ikasle baino gehiago biltzean, beste gela bat irekitzen zen, automatikoki. Ordutik kopuru hori emendatu dute, eta egun, 25 haur eskatzen dira gela ireki ahal izateko. Lehen mailari dagokionez, 22 haur behar dira irakasle bat ematea lortzeko. Kontuan harturik eredu publikoko haur askori euskara arrotza zaiela erabat, ikasle kopuruak emendatuz ikas-prozesuari kalte egiten zaiola azpimarratu dute irakasleek. Baldintza horietan kalitate maila bera lortzea ezinezkoa dela diote. Zentzu horretan, hiru urte betetzear dauden haurren egoerak ere kezkatzen ditu irakasleen kolektiboko kideak. Izan ere, Frantziako Administrazioaren begietan haur horiek ez dira existitzen geletan. Administrazioak 3 urtetik gorakoak zenbatzen ditu eta, gaztetxoagoak egon arren, ez ditu aintzat hartzen irakasle postuak finkatzerakoan. Horrela, ama-eskoletan 25 haur behar badira gela irekitzeko, egiazki gehiago daude.

    Areago, Frantziako Hezkuntzak ez du onartzen murgiltze eredua eredu publikoan. Eskola edo gela elebidunak irekitzea lan gaitza da, eta murgiltze eredua eskatzen duten zentroek legearekin egiten dute topo. Legea moldatu beharean gainera, zeharbide bat bilatu du Frantziar Administrazioak, eta Azkainen (Lapurdi) eta Donibane Garazin (Nafarroa Behere) "eredu indartua" deritzona indarrean jartzea onartu du salbuespen gisa. Hemezortzi ordu egiten dituzte ikasleek euskaraz, eta sei frantsesez, eta eredu hori zabaltzeko eskatzen dute irakasleek.

    Eredu elebidunean egon arren, eskola laguntzaileak gutxitan izaten dira euskaldunak. Arazo hori dute Urketa, Lehuntze, Biriatu eta Miarritzen, adibidez. Herriko Etxe eta Herri Elkargo batzuek langileen euskalduntze planak onartu badituzte ere, helburu hori lortzeko urte luzeak behar direla diote irakasleek. Eskola barruko bizian frantsesa dela nagusi ere salatu dute irakasleek eta langileak hartzeko irizpideetan euskaldunak izatea aintzat hartzea eskatu dute.

    Eranskinak:

    Irakurri albistea www.berria.info webgunean

    {mosimage}