• 18
    ABE

    Hirugarrenez ospatzen ari dira Zarautzen Euskarastea. Asteartean hasi zuten egitaraua eta iganderaino luzatuko da. Beren baitan bildu eta bilduko dira, EHE, Xakela Gaztetxe Asanblada, AEK, Txaparro Kultur Elkartea, Egunkaria Libre! eta Urola Kostako Hitzak antolatuta, Garabideren eta Kontseiluaren hitzaldi bana, Egunkaria auziaren inguruko mahaingurua, kopla txapelketa, euskarazko bideo-emanaldia eta abar luze bat

     

     

    Zarauzko EHEren Oharra:

    Hirugarren urtez, iritsi da EUSKARASTEA! Euskara da gure hizkuntza, euskaldun egiten gaituena eta horregatik, ez dugu onartuko nortasuna ematen digun hizkuntza itotzerik. Krisia gora eta krisia behera, eta hemen jarraitzen dugu. Ondorengoak gara euskaran gehiago sakontzera gonbidatzen zaituztegunak: AEK, Euskal Herrian Euskaraz, Xakela Gaztetxe Asanblada, Txaparro Kultur Elkartea, Egunkaria Libre eta Urola kostako Hitza.
     
    Abenduaren 15etik 20ra bitarte, euskaraz biziko gara eta euskara biziko dugu. Hitzaldiak 19:00etan izango dira Gaztetxean.
     
    -Asteartean, Garabide taldea izan zen hizkuntza gutxituen egoeraz hitz egitera.
     
    -Asteazkenean, Kontseiluko kide bat etorri zen euren lana azaltzera.
     
    -Ostegunean, Egunkariaren auzia izango genuen hizpide.
     
     
    -Ostiralean, berriz, umorerako tartea izango da Gaztetxean izango den 
    kopla txapelketarekin.
     
    -Larunbatean, Santo Tomaseko azoka izango da Lege Zaharren enparantzan. Giroan sartzeko eta mokadutxoa hartzeko gonbita egiten dizuegu.
     Arratsaldean, bestalde, Egunkariaren aldeko manifestazioa izango da Bilbon eta euskararen aldeko aldarria hara eramango dugu. Joan ezin 
     dutenei, aldiz, 19:00etan Musika Plazatik abiatuko den eta Egunkariaren alde aterako den triki-poteoan parte hartzeko deia egiten diegu.
     
    -Eta amaitzeko, igandean 19:00etan, euskarazko bideo-proiekzioa izango da ikusgai Gaztetxean.
     
    Denak gonbidatuta zaudete! Ez dezagun onartu krisiak euskara itotzerik!!!