• 08
    UZT

    Kazeta.info gunetik hartutako Gaizka Irozen irudia 

    Iragan astean prentsa agerraldia egin zuten Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta bertako kide den Euskal Konfederazioak. Bertan, frantses Parlamentuan diputatuak lantzen ari diren hizkuntza arloko lege-proposamenean elkarteen hitza aintzat har dezaten galdegin eta aipatu arloan eman diren "atzeranzko urratsak" arbuiatu zituzten. Horien adibide gisara aipatu zituzten azkenaldian frantses hutsean jartzen hasi diren bide-seinaleak. Asteon aldiz, hitzetatik ekintzetara pasatu eta Ametzondoko itzulgunean bide-seinale berria ezabatu dute.

     

     

    Kazeta.info gunetik hartutako albistea:

     

    Joan den ostegunean eman prentsaurrekoan Euskal Konfederazioa eta Kontseilua elkarteek Ametzondo itzulgunean ezarritako seinalitikaren arazoa aipatu dute, besteak beste hizkuntz lege baten beharra berriz azpimarratzeko. Atzo arratsaldean ekintza sinboliko bat burutu dute bertan, lehen bezala, seinalitika elebiduna izan behar duela aldarrikatzeko.

    Baionan, autopistan sartzeko bretelaren ondoan kokatzen den Ametzondoko itzulgunea. Bertan obra handiak egiten hasi ziren iazko urte erditsuan. Lan horiek direla eta, bide seinaleak kendu zituzten behin behineko desbideratzeak antolatzeko. Izan ere, Kontseilua eta Euskal Konfederazioa elkarteek joan den ostegunean Baionan eman zuten prentsaurrekoan salatu zutenez, arazoa da bide seinale berriak berriz ematerakoan, frantses hutsezko panoak eman dituztela. Hori atzerapausutzat jo dute aioatu bi elkarteek, pano zaharrak frantsesez eta euskaraz zirelarik.

    Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) arazo hau konpontzeko agertutako «pasibitatea» kritikatu dute elkarteek. «Nahiz eta joan den urritik hona bizpahiru aldiz telefonoz eta gutunez EEP abisatu dugun, arazoa konpontzeko DDEarekin harremanetan sar dadin, gaur egun panoak frantses hutsean izaten segitzen dute» azaldu dute Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak.

    BI elkarteek bildutako informazioaren arabera, Ametzondoko itzulguneko panoak behin-behinekoak izan behar ziren eta seinalitika elebidunak 2010eko ekaineko ezarri behar ziren. Izan ere, uztailean gaude eta neholako aldaketarik ez da sumatzen. Hori salatzeko xede, atzo arratsaldean, elkartetako kideek afitxa batzuk kolatu dituzte panoen gainean hauek euskaraz ere ezarri behar dituztela galdetzeko.

     

    Eranskinak:

    Kazeta.info gunean albistea, argazki galeria eta abar