• 29
    URT

     

     

    EHEk otsailaren 12rako "Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!" lelopean  deitu manifestazioari babesa agertu diote herri mugimenduko eta euskalgintzako hainbat eragile eta norbanakok. Donostiako Miramar Jauregian izan da prentsaurrekoa eta EHEko kide Igone Lamarainek eta Gotzon Barandiaran idazleak hartu dute hitza EHEren eta deialdiari babesa eman diotenen izenean; izan ere, jada 500 inguru dira deialdiari atxikimendua eman dioten herritarrak.  Bestalde, manifestazioaren bukaera ekitaldian Txillardegiri egingo zaion omenaldia bergogoratu dute. Agerraldiaren ostean, argazkia atera dute Kontxako badia atzean dutela.

     

     

    Bertan izan dira EHEko kide Igone Lamarain, Unai Larreategi, Nestor Esteban eta Sebas Irazoki, Bai Euskal Herriari-ko Mikel Luloaga, ESAITeko Itziar Arratibel, Euskal Herriak Bere Eskola-ko Ainhoa Larrabe, Anitzak ekimeneko Olga Lopera Etxeberri, eta euskalgintzako, euskara-teknikarien alorreko eta euskal kulturaren, eta finean euskararen munduko beste hainbat norbanako; hala nola, Gotzon Barandiaran, Paul Bilbao, Iker Salaberria, Oskar Elizburu, Borja Arbelaitz, Iban Arregi, Aitziber Martinez de lagos, Nestor Salaberria, Jose Mari Agirretxe Porrotx, Andoni Sarriegi, Xabier Mikel Errekondo, Joseba Alvarez, Inazio Agirre, Naroa Iturri, Roberto Manjon, eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi. Agerraldian parte hartu ez arren, atxikimendua adierazi dutenen artean dira besteak beste Ander Iturriotz, Xabier Amuriza, Itziar Ituño, Joseba Tapia, Koldo Tellitu, Aiora Zulaika Pirritx, Joan Mari Larrarte, Iñaki Perurena, Maribi Ugarteburu, Koldo Castañeda, Jon Bollar, Dabid Anaut, Joxe Manuel Odriozola, Karmele Aierbe, Uxue Alberdi, Patxi Abasolo, Ane Agirregomezkorta, Nagore Amondarain, Sustrai Colina eta Amets Arzallus.

    Informazio gehiago:

    Berria

    Gara