• 05
    ABE

    Urtero bezala, EHE herri mugimenduko eragile euskaltzaleak stand bat paratu du Durangoko euskal liburu eta diskoen azokan. Euskaltzaleon agenda eta dokumentala han dira salgai, bestelako materialarekin batera. Gainera, arropa saltzeko karpatxoa muntatu dugu Landako gunearen parean.

    EHEren standa abenduaren 4an

    Durangoko azoka atzo ireki zuten, eta ostegunera bitarte euskal literatura eta musikagintzaren erdigune izanen da. Argitaletxeekin batera herri mugimendua ere han izanen da, eta EHEk bere lekua izanen du euskal liburu eta diskoen azokan. Oraindik joan ez bazara, aste osoa duzu gure standetik pasa eta materiala eskuratzeko.