• 07
    ABE

     

    "Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz" dokumentalaren aurkezpena egin zuen atzo EHEk Durangoko Liburu eta Disko Azokaren 45. edizioan. Aurkezpenean Igone Lamarain EHEko kideak, Ion Ansa dokumentalaren zuzendariak eta dokumentaleko protagonistetako bat den Xabier Amurizak hartu zuten parte. Filmaren zati bat ikusteko aukera eskaini ostean, hitza hartu zuten hiruek proiektuaren inguruan jarduteko eta aurkezpenera bertaratu ziren lagunei sorkuntza lana bere egin dezaten proposatzeko.

     

  • 07
    ABE

     

    Euskal Herrian Euskaraz Durangon da urtero bezala. Hainbat produktu jarri ditu salgai azokaren barruko zein kanpoko saltokietan. 2010eko Euskaltzaleon Agenda da momentuz EHEren produktu arrakastatsuena, eta atzetik jarraitzen dio eragile euskaltzaleak atera berri duen "Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz" dokumentalak, beste hainbat produkturen artean. EHEren logodun kotxerako pegatinak edota "Adi! Haurrak" diotenak ere barra-barra ari dira saltzen. Oraindik pasatu ez bazara, mugitu zaitez eta hurbildu euskal kulturaren plazan EHEk duen saltokira!

     

  • 02
    ABE

     

    "Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz" dokumentalaren aurkezpen ekitaldia egin zuen EHEk atzo Donostiako Doka Kafe Antzokian. Horrekin batera, eragile euskaltzalearen 30. urtemugari bukaera eman eta heldu den otsailerako burujabetzaren alde prestatzen ari diren nazio manifestazioa iragarri zuen Igone Lamarain, EHEko kideak.

     

  • 25
    AZA

     

    "Hizkuntza zalapkuntzaren aurrean, ESKOLA EUSKALDUNA!" lelopean ekin zion EHEk iragan larunbatean Ezabaketa Asteari, eta asko eta askotarikoak dira egunotan Euskal Herri osoan zehar egiten ari diren ezabaketa eta ekimenak, irakaskuntzari zein beste arloei begira. Ezabaketa-kalejirak, ezabaketa-olinpiadak, bertso-poteo-ezabatzaileak, bertso-afariak... Denetarik asmatu dute han eta hemengo EHEko kideek eta hemen dituzu ekimen horien irudi batzuk. Argazki hau Bilbon Eusko Jaurlaritzak duen egoitzan egindako ekimen batetik hartuta dago. Ez ahaztu Ezabaketa Astea azaroaren 27an bukatzen dela eta oraindik herriz herri zein auzoz auzo egingo diren ekimenetan edo zeure kabuz parte hartu dezakezula!

     

  • 25
    AZA

     

    Kontseiluak antolatutako Euskararen unibertsoak pauso bat harago jardunaldien lehen eguna igaro da, Iruņeko Planetariumean. Bertan, euskalgintzan lanean ari hamarnaka lagunek parte hartu du. Lehen egunean, diagnostikoa osatzeari ekin zoten. Gaurko saioan berriz aurrera begira jarri dira parte hartzaileak.

     

     

  • 17
    AZA

     

     

    Maitzaren 15eko manifestazioaren espirituari eta ereduari jarraiki, Iruņeko euskalgintzan lanean diharduten erakundeek bat egin dute euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu eta Udalari hizkuntza-paisaian euskararen presentzia berma dezan exijitzeko. AEK, IKA, Euskal Herrian Euskaraz, Sortzen Ikasbatuaz eta Administrazioan Euskaraz taldeek elkarlan honen berri eman dute gaur, eta baita burutuko duten lehenbiziko ekimena aurkeztu ere. Hala, sinadura bilketa bat abiaraziko dute datozen egunetan, Iruņeko Udalak «neurri zehatzak hartu eta eskubideen urraketa konponbidean jar dezan», azaldu dute. Sinadura eman nahi duen orok, AEK eta IKAko euskaltegietan izanen du aukera (Nabarreria.com web gunetik hartuta).

     

  • 21
    URR

     

    Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakari Patxi Lopezen Gobernuak begirune gutxi erakutsi die euskaldunon hizkuntza eskubideei boterera heldu zenetik. Ordutik, asko eta askotarikoak izan dira herri euskaldunaren aurka hartutako neurriak, eta azken asteko berriak ikusirik, badirudi ez duela bere jardunean aldaketarik egitea ikusten. Asteon jakin dugu, Blanca Urgell Kultura sailburuak adierazi duenez, Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako ikastolentzat ez duela dirurik, Kontsumitzaileen dekretuan aurreikusitako isunak ez direla aurrera eramango berretsita geratu dela, eta HABE, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeko zuzendari gisa Joseba Iņaki Uribe Billabonako zinegotzi sozialista ezarri duela, HABEko patronatuaren iritzia kontuan izan gabe eta erakunde estatutuei bizkar emanez.

     

  • 05
    URR

    Urriaren 5arekin etorri da EHEk urtero burutzen duen zozketa bikainaren saridun zenbakia. 17.977 zenbakidun txarteltxoaren jabea joango da beraz, berak nahi duen beste batekin batera, aste betez Flandriara. Berria egunkariko gaurko edizioan (2010/X/05) agertzen da saridun zenbakia. Irabazlea agertzen denean orrialde honetan bertan jakinaraziko dugu.

  • 13
    UZT

     

     

     

    Garbiņe Petriati Ijurra zuzendaria urteko txostenaren aurkezpenekin jarraituz, EAEko Ararteko Iņigo Lamarcarekin bildu da Gasteizen. “Behatokiak argitaratzen duen Urteko txostena herritarrek helarazitako bizipenen bidez osatutako hizkuntza-eskubideen egoeraren erradiografia erreala dela kontuan harturik, eskubideen defentsan lan egiten duten erakundeek ere kontuan hartu behar dutelakoan gaude” azaldu du Petriatik
  • Euskal Herrian Euskaraz: ehe@euskalherrianeuskaraz.org // 655719539 // Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140, Andoain, Gipuzkoa / Nor gara /RSS