• 13
    OTS

    Eragile euskaltzaleak nazio mailan abian jarritako “Udalak eta biok, euskaraz” dinamika herriek gauzatu behar dute. Zentzu horretan, urruñarrek eman dute estraineko pausoa, pintxo, talo eta euskal musikarik falta izan ez zuen gaualdian. Lehen egitekoa “Urruñan bizi” aldizkaria euskaraz egin dezaten herritarrak engaiatzea izango da. Horrela jarraituko dute, hurrenez hurren, Urruña eta Euskal Herria euskaldundu arte. 

    Urruñako EHEk gaualdi baten bidez ekin dio “Herriko etxeak eta biok euskaraz” dinamikari

    EHEk abenduan “Udalak eta biok, euskaraz” dinamika aurkeztu ondotik, herriak ari dira gutxinaka dinamikari forma ematen, iragarri zen bezala testuinguruaren arabera lekuan lekuko egoerara moldatuz. Urruñarrek gaualdi bat antolatu zuten hasiera emate aldera. 40 lagunen bueltan bildu ziren eta talo, pintxo eta giro ona izan ziren nagusi, euskal musika ezinbesteko bidaide zutelarik.

    Festa giroan eman zuten lehenengo urratsa. Gerora, herritarrak aktibatu nahi dituztela argitu zuten, euren eskari zuzen eta borodatetik abiatuta, aldaketak eragin eta norbanakook herriko etxearekiko ditugun harremanak euskaraz izan daitezen.

    Aipatu helburua ipar, sinadura bilketa bat jarri dute martxan, lehen pauso gisan, herriko etxeak argitara ateratzen duen “Urruñan bizi” aldizkaria euskaraz egin dezan. Eskari hori egikaritzeko, herritarrei izenpedurak galdegin dizkiete.

    Esan bezala, dinamika EHEk nazio mailan abiatutakoaren baitan kokatzen dute. Dinamika honek euskaraz bizi nahi duten herritarrak aktibatuz udal administrazioan eragitea du helburu. Eskari konkretuen inguruan herritar eta norbanako talde zabalak batu eta eskari horiek herritarrongandik hurbilen dauden ordezkari politikoei helarazi nahi dizkie, herri gogoari erantzunez dagozkien administrazioan aldaketa zehatz horiek gauzatu ditzaten. Oinarrizko eskaera hori (eskaera egin duen herritarraren eta berau jaso duen herri administrazioaren arteko harremana euskaraz izatea) lekuan lekuko egoeraren arabera moldatuko da, betiere herri euskalduna eraikitzeko xedearekin.

    Urruñako EHE baikor da: “Pausoz pauso... Urruña euskalduntzera goaz!”.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.