Herritarrak aktibatuz leloa egia bilakatu nahi dute. Udalak entzungor egiten badie ere, eskaerei jaramon egin bitartean atxikimendu gehiago biltzeko apustua egin dute. Horren adibide dira iragan larunbatean jaso zituzten eskaera berriak. Azpimarratzekoa da ez Garesen, ez Abadinon ez dagoela EHE talderik. Euskararen alde egotetik alde egitera pasaz, herritarrak izan dira ekimena bultzatu dutenak. Hori da bidea!
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean