• 09
    UZT

    Nafarroako Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Berako Udalari eta hemendik aurrera udalerriaren izen ofizial bakarra Bera izango da (ez elebiduna, Bera/Vera de Bidasoa) Nafarroako Gobernuak eskatzen zuen moduan

    {mosimage}

    'Vera de Bidasoa' jada ez da existitzen. Nafarroako Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio Berako Udalari eta hemendik aurrera herriaren izen ofizial bakarra Bera izango da. Bertako euskara batzordeak bultzatuta, iazko urtarrilaren 17an gehiengoz onartu zuen Berako udalak udaleriaren izen ofiziala aldatzea eta soilik euskarazkoa mantentzea, 1989tik udalak euskarazko izena soilik erabiltzen zuen arren.

    Nafarroako Euskararen Legea urratzen ei zuela eta, hilabete geroago Nafarroako Gobernuak ukatu egin zion Berako Udalari izen aldaketa. Horren aurrean, udalak auzitara jotzea erabaki zuen. Nafarroako Auzitegi Nagusiak udalari eman dio arrazoia eta izen aldaketa berehala egiteko agindu du.  Berako Udalak auzitara jotzea erabaki zuen, eta Nafarroako Auzitegi Nagusiak herriaren izen ofizial bakarra Bera izatea ebatzi du. Epaian jaso denez, dokumentu historiko mordoa dago erakusten dutenak udalerriak izen ofizial bakarra izan duela: Bera. Gainera, Euskaltzaindiak ere toponomia horren alde egiten duela nabarmendu dute. Auzitegiaren aburuz, ez dago arrazoi "praktiko eta historikorik" erdarazko izena mantentzeko.

    Eranskinak:

    Irakurri albistea www.berria.info webgunean

    {mosimage}

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.