• 25
    MAR

    Beste hogeita hamar altsasuarrek bete zuten ostiralean udalari euskarazko harremana galdeginez eskaera orria. Orotara berrogeita hamarretik gora dira bertako EHEk udalari bideratuko dizkionak. Bide batez, apirilaren 5ean Gasteizen egingo den EBErako gonbita luzatu zuten.

    Herritarren eskaerak jaso eta EBErako deia egin du Altsasuko EHEk
  • 21
    MAR
    Senpere Baik bertako EHEren aldarrikapen taula izenpetu du
    "Herriko etxeak eta biok, euskaraz", "Udalak eta biok, euskaraz"

    Bozen testuinguruan, Senpereko EHEk hartu beharreko neurrien taula helarazi zien herriko hautagaiei, atxikitzeko aukera emanez. Senpere Bai koalizioak soilik erantzun die, berau izenpetuz egin ere. Lakuntza eta Iruñean iragan astebukaeran egin zituzten "Udalak eta biok, euskaraz" eskaerak. Gaur arratsaldean altsasuarrek horixe egingo dute eta bihar, udalarekiko harremana erabat euskalduna izan dadin, ekimena egingo dute Zarautzen.

  • 12
    MAR

    Zarautzen ere udalarekin harreman osoa euskaraz izatea nahi dute. Bide horretan, zenbait hutsune atzeman dituzte, bai kiroldegian baita komunikazioa euskara hutsean egiten ez duten sailetan ere. Horren aurrean martxoaren 22an aerobik herrikoia egingo dute goizeko 10:30etan Udaletxe plazan. Ondoren, poteoa. Bide batez, hilaren 16an egingo duten eran, herritarren eskaerak biltzeko mahaia jarriko dute.

  • 07
    MAR

    Atzo, arratsaldeko 17:30etan, Durangoko arreta zerbitzuaren bulegoan bildu ziren hainbat herritar, udala eta herritarren arteko harremana euskaraz izan dadin eskatzeko. Bildutakoek eskaera zuzena egin zioten udalari banan banan. Bide batez, euskaraz bizitzeko bidean pausuak eman ahal izateko dei egiten zieten euskaltzale guztiei beraiek ere berdina egin dezaten.

    Durangarrek euskarazko harremana eskatu diote udalari
  • 06
    MAR
    Senpereko EHEk Herriko Etxeek bete beharreko aldarrikapen taula osatu eta hautagaiei helarazi die
    "Herriko Etxea eta biok, euskaraz"

    Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako Herriko Etxeetako bozak gerturatzen ari diren honetan, Senpereko EHEk gutuna helarazi die bertan parte hartuko duten hiru hautagairi. Udal administrazioak hartu beharreko neurriak plazaratu eta ados egonez gero atxikitzeko aukera eskaini die. Era horretan, euskara eztabaita politikoan kokatzea  eta herritarrongandik hurbilen dagoen admninistrazioak benetazko neurriak har ditzan izan dituzte  helburu.

     

  • 03
    MAR
    Lizarran "Udalak eta biok, euskaraz" dinamika aurkeztu eta tramitazio eguna martxoaren 15a izatea adostu dute

    Aurkezpenak, eskaerak... herriz herri pizten ari den "Udalak eta biok, euskaraz" dinamika tokian tokiko errealitatearen arabera fase ezberdinetan egonagatik, aurrera doa. Lizarran ere eman zuten hastapeneko urratsa, bigarrenerako data zehazteaz gain. Aurrekoan egin zuten dinamika aurkezteko batzarra eta oso balorazio positiboa egin dute Lizarrako EHEko kideek. Eragile ezberdinetako kideez gain, hainbat herritar elkartu ziren eta dinamika baloratu ondoren, aurrerantzean egikaritu daitezeken zenbait ekimen iradoki ziren. Betiere, herritarrak aktibatuz udalean aldaketak eragiteko iparrarekin. Dinamikaren baitan hurrengo pausua emateko eguna ere adostu zuten. Martxoaren 15ean izango da, eta bertan eskaera masiboa egingo diote udal administrazioari.

  • 28
    OTS

    “Udalak eta biok, euskaraz” dinamika aurkeztetik berau martxan jartzera igaro dira altsasuarrak. Hori helarazi zuten atzo bertako EHEk deituta udaletxearen aurrean bildutakoek. Bi eskari egingo dizkiote udalari: edozein delarik ere esparrua udalarengandik jasotako ohar, bando, publizitate eta abar euskaraz izatea eta 012 telefonoko informazioa ere euskaraz izatea. Jada eskuragarri diren eskaera orriak bete eta Altsasuko EHEk jasoko ditu martxoan zehar. Martxoaren 21ean eskaera guztiak era bateratuan aurkeztu eta berauen jarraipena egingo dute ondoren.

    Martxoaren 21ean harremana euskaraz izan dadin eskatuko diote altsasuarrek udalari
  • 24
    OTS

    Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragile euskaltzaleak nazio mailan abian jarritako “Udalak eta biok, euskaraz” dinamikaren baitan, zenbait agoiztarrek jada luzatu dizkiete eskariak udalari, behinik behin eskaria egin dutenen eta udalaren arteko harremana euskaraz izan dadin. Aurretik batzar informatiboa egin zuten eta bertan izan ziren, besteak beste, Gazte Asanbladako zenbait kide zein herriko alkatea bera. Larunbatean zuten eskaera egiteko hitzordua. Egin zituzten 15 bat eskariak euskara teknikariari eskura emateko aukera izan zuten, erantzuna behar bezalakoa izango delakoan. Dinamika hasi besterik ez dute egin era horretan, herri aktibazioa lagun, urratsez urrats, Agoitz euskalduna eraiki arte jarraituko baitute lanean.

    Hainbat agoiztarrek harremana euskarazkoa izan dadin eskatu diote udal administrazioari
  • 19
    OTS

    Urruñan, Durangon, Txantrean, Bilbon… hainbat herritan jarri dute martxan Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragile euskaltzaleak nazio mailan abian jarritako dinamika. Sakanako EHEk ere pauso hori eman du, udalak herritarrek euskaraz bizitzeko duten nahia errespeta dezan. Horretarako, herritarrak aktibatzen saiatuko dira, haiek izango baitira eskerak egingo dituztenak eta bide batez dinamikaren motor. Hainbat herritan aurki hasiko dira eskerak egiten, euskararen herrian bizi garenez, euskaraz bizitzeko eskubidea dugula argi utziz. Zentzu horretan, udalarekin ere euskaraz bizi nahi dutela adierazi zuten eta hori egi izan dadin dinamikan parte har dezaten dei egin zieten sakandarrei.

    Sakanan ere abiatu dute “Udalak eta biok, euskaraz” dinamika
  • 19
    OTS
    Txantrearrak ez dira espaloitik jaitsiko

    Pare bat asteko epean, bi ekimen antolatu dituzte Txantreako EHEko kideek. Alde batetik, batzarra egin zuten aurreko ostiralean, “Udalak eta biok, euskaraz” dinamika aurkezte aldera. Hamar lagun bildu ziren eta euskarak bertan duen egoeraz gogoeta egiteko beta izan zuten, dinamikaren nondik norakoak zehazteaz batera. Martxoaren 15ean egingo dute eskaeren tramitazioa eta hilabeteren buruan emango dute hurrengo urratsa, betiere udal administrazioak emandako erantzunaren arabera. Bestalde, ostiral honetarako hitzaldia eta bertso afaria antolatu dituzte, lelo argi batekin: “Ez gara espaloitik jaitsiko!”.