• 10
    MAR
    Arrasateko EHEk bideoklipa egin du euskaraz bizi egunera begira
    Arrasateko gaztiok euskaraz bizitzera goiaz Arrasateko EHE taldeak herriko zenbait musikari eta gazterekin batera egindako abestia eta bideoklipa sareratu dute, martxoaren 18an Arrasaten ospatuko duten Euskaraz Bizi Eguna dela eta.

    Arrasateko gaztiok euskaraz bizitzera goiaz

    Herriko hainbat kulturgile eta euskaltzalerekin batera abesti eta bideoklip txukuna sortu dute arrasatearrek euskaraz bizi egunera begira. Seguru egunean bertan eta hurrengo hilabeteetan herriko kale eta tabernetan abestia bolo bolo ibiliko dela. Hemen duzue bideoklipa ikusgai:

    https://www.youtube.com/watch?v=VaM0eV2UB6E