• 05
    MAR
    MUGARIK GABEKO EUSKARA, ofizialtasuna
    EHE-k martxoaren 24rako manifestazioa deitu du

    Euskarari eta euskaldunoi ezartzen zaizkigun mugak gainditu eta euskararen normalizazioan jauzi egiteko burujabetza eskuratzera goazela ozen aldarrikatzeko, Euskal Herrian Euskarazek datorren martxoaren 24rako manifestazioa deitu du “Mugarik Gabeko Euskara” lemarekin, Iruñeako Autobus geltoki zaharretik abiatuta. Euskaltzaleei egun horretan manifestazioan parte hartzera dei egiten diegu.

    Era berean, euskaltzaleei deialdiarekin bat egiten dutela adieraztera ere dei egiten diegu, sare sozialetan “Mugarik Gabeko Euskara” adieraziz bideoak edo argazkiak eskegiz.

    #MugarikGabekoEuskara

    #M24Iruñera

    Prentsa ohar osoa hemen eskuragarri