Gaur arratsaldean, Euskal Herrian Euskaraz, herri mugimendu euskaltzaleak, Iruñean milaka herritar batu ditu "Mugarik gageko euskara OFIZIALTASUNA" lema pean egin dugun manifestazioan. Autobus geltoki zaharretik hasita, Gaztelu plazara bitarte egin den ibilbidean, eragile eta herritar ezberdinen aldarriak ikusi dira. Bidea, Ofizialtasuna, Euskal Herrian Euskaraz, Euskaldun eta burujabe... bezalako lemak oihukatuz egin dugu. Manifestazioaren bukaeran, bozgorailuetatik, Katalan hizkuntzaren normalizazioa bilatzen duen Plataforma per la lenguako presidente de Oscar Escuderren hitzak entzun dira. Euskal Herrian Euskarazen izenean, Azaitz Gartziak eta Maialen Pelaezek hartu dute hitza. Atxikirik beraien interbentzioa.
|
Euskaraz bizi sarean