· GERTAKARIAK
Duela urtebete, 2019ko urrian (9, 16 eta 23an) Matienako institutuan irakasleentzako 3 formazio saio eman ziren gazteleraz. Formazio hau gaztetxoei egiten zaizkien tratu txarrak detektatzeari buruzkoa zen. Lehen formazio saio honen hasieran, protesta sendoak izan ziren hainbat irakasleren aldetik. D eredu batean formazio hori euskaraz egitea zegokigula argudiatu zuten. Baina minutu batzuetan eztabaidatu ondoren, saioak aurrera egin zuen gazteleraz, inongo eskubiderik urratuko ez balitz bezala.
2020ko urriaren 16an bigarren saioa izan zen. Irakasle bat ez zen formazio saiora agertu gazteleraz izango zela jakinda. Egun honen ostean zuzendariak falta hau jakinarazi zion ikuskatzaileari. (Irakasle kaltetuari jakinarazi zion, espediente arin bat irekiko zitzaiola eta ondorioa 2 orduko soldata kentzea izango zela. Hau jakinda, irakasle kaltetuak Hizkuntza Eskubideen behatokian eman zuen gertakarien berri.) Astebete beranduago, urriaren 23an, gaztelerazko hirugarren saioa izan zen.Irakasle bera ez zen formazio saioa honetara ere agertu. Arrazoia aurretik jakinarazi zion zuzendariari.
Honek ondorio gisa izan du diziplina espediente batireki ondoren 4 orduri dagokion soldata
kentzea.
· URRAKETA
Salatu nahi dugu kasu honetan ukatu egin dela,formazio hauek D ereduan euskaraz jasotzeko eskubidea. D ereduko ikas guneak, euskaraz ikasteko ez ezik, euskaraz bizitzea ere posible den guneak izan behar dute bai ikasleentzat eta bai langileentzat. Izan ere, D eredua definitzen duena da hezkuntza helburuak orobat euskaraz arituz lortu ahal izatea.
Gaur inoizbaino ozenago aldarrikatunahidugu, esparruguztietanirakasle eta profesionalon jarduera euskaraz edukitzeko eskubidea. Larria da XXI mendean oraindik ere honela ibiltzea non eta Abadiñon bertan.
· ARDURA
Auzi honetan Hezkuntza Sailaren eta Matienako institutuko zuzendariaren erantzukizuna azpimarratu nahi ditugu.
Hezkuntza Sailak hizkuntza eskubideak errespetatzeko ardura bere gain hartu beharrean, bere erantzukizunari muzin egin eta egoera salatu duen irakaslea zigortzeari ekin dio. Diziplina espedientearen bidea ireki eta zigorra ezarri du; irakasle kaleratuari 4 orduri dagokion soldata ebatsiz.
Matienako zuzendariak auzia ikastetxe mailan aztertu eta konpontzeari muzin egin eta hasieratik ikuskatzaileari parte eman zion. Lanetik piper egite kasu huts bat izango balitz bezala, ondo zekienean hizkuntz eskubideen urraketa salaketa kasu baten aurrean zegoela.
· IRAKASLE HONI GERTATUTAKOA EUSKAL HEZKUNTZAK BIZI
DUEN EGOERA LARRIAREN ADIERAZLEA DA.
Gaurkoan salatzen dugun gertaera honek auzi zehatza edo puntuala eman dezakeen arren, gure ustez arazo estruktural orokor baten isla da. Izozmendiaren punta da. Ez da soilik euskaraz lan egin eta beraz formazioa ere euskaraz jaso nahi duten irakasleek pairatzen duten eskubideen urraketa, hezkuntza sistema osoan euskarak oraindik ere bizi duen egoera ez normalizatuaren adierazle da.
· ESKOLAK EZ DITU IKASLE GUZTIAK EUSKALDUNTZEN.
Bestelakoa behin eta berriz entzuten ari garen arren, euskal herritarren belaunaldi berriak guztiz euskalduntzetik urrun gaude oraindik. Gazte eta haurrengan euskararen unibertsalizazioa lortzetik urrun gaude. Asko da aurreratutakoa zalantzarik gabe. Azken hamarkadetan irakasle, guraso eta gizarteak orokorrean egindako ekimen nekaezinari esker izugarrizko zabalpena izan du euskarazko hezkuntzak. Baina argi dago oraindik bidea egiteko dagoela ikasle guztiek euskarazko ezagutza nahikoa lortu eta euskaraz normaltasunez biziko diren unera iritsi arte.
Errealitate hori datu zehatzen argitara ekarri genuen duela bi urte aurkeztu genuen “Hezkuntza esparrua eta euskalduntzea EAEn (1983 – 2016)” ikerketa-lanean. 1978 – 2001 urteen artean jaiotako 206.263 herritarrek derrigorrezko hezkuntza amaitu dute euskara maila nahikoa ere lortu gabe. Hau da, milaka pertsona horiek euskaldundu gabe amaitu dute hezkuntza garaia. Hain zuzen ere, derrigorrezko hezkuntza garaia euskara ezagutu gabe edo nahikoa ezagutu gabe hasi zuten 409.031 herritarren % 50,43ak.Ordutik hona beste milaka ikasle batzuk bukatu dute derrigorrezko hezkuntza euskara gaitasun nahikorik gabe. Zentzu berean, duela aste batzuk Euskadiko Eskola Kontseiluak antzeko hausnarketak plazaratu zituen. Eskola Kontseiluak argi adierazi zuen EAEko ikasleek gero eta euskara maila baxuagoa dutela eta D ereduari buruzko azterketa sakona egitea eskatu zuen. Hori D ereduko ikasleengan gertatzen bada, zalantzarik gabeBeta A ereduko ikasleen artean egoera atsekabegarria da.
Ugariak eta iraunkorrak dira beraz irakastereduen sistemak porrot egin duela egiaztatzen duten eragileak eta ikerketak.Eskolak ez duela euskalduntzen ebidentzia bat da. Horrek dituen ondorio guztiekin. Hasteko euskara ezagutzeko eskubidea urratu zaie, hezkuntza legeak berak ere ezartzen duena bete gabe. Era berean, euskararen normalizaziorako izugarrizko zama ezartzen du, herritar horiek euren buruak euskalduntzeko esfortzu ekonomiko eta denborazkoa egin behar baitute. Hori guztia arduradun politiko-instituzionalek zegokien erantzukizuna ez dutelako bete.
·EUSKARARENNORMALIZAZIOALORTZEKOOSOKIEUSKALDUNA IZANGO DEN HEZKUNTZA-SISTEMA BEHAR DUGU, IRAKASLEEN FORMAKUNTZA IRAUNKORRA BARNE.
Beraz, bada garaia indarrean dagoen irakastereduen sistema gainditzeko. Instituzioei exijitzen diegu hezkuntza-komunitateak ia aho batez egiten duen aldarrikapen honi kasu egin diezaiotela behingoz. Euskarak hezkuntzan duen egoeraren balantze zintzoa egin eta horren ondorio logiko gisa, ikasle guztien euskalduntzea ziurtatuko duen murgiltze-eredua ezar dezatela.
Horretarako osoki euskalduna izango den hezkuntza sistema behar dugu, ez soilik murgiltze eredua ezartzea. Irakasleen prestakuntza, unibertsitatetik hasita formakuntza iraunkorreraino euskaraz izatea ezinbestekoa da, egun gertatzen ez dena gaurkoan salatzen ari garen bezala. Era berean, euskal curriculuma oinarri hartuta euskal nortasunaren eta kulturaren transmisioa ziurtatuko duen eskola euskalduna behar dugu.
Hori egin ezean euskararen berreskurapenaren etxea arrakalaz betetako zimenduen gainean eraikitzen jarraituko dugu, gure buruak engainatzen, azkenean eraikitakoa behera jausiko zaigularik.
ATXIKIMENDUAK:
ANE AMESTI GALLASTEGI - Irakaslea
GARAZI AGORRIA CUEVAS - Irakaslea
JOSU ZALOÑA FERNANDEZ Irakaslea
LANDER RAYA YARZA - Irakaslea
GORKA CAMARA HIERRO - Ikasketaburua
JAVIER MERUELO SANCHEZ - Irakaslea
AITOR BEOBIDE ABENDIBAR - Irakaslea
OLATZ ARTABE SÁNCHEZ - Irakaslea
AINARA FERNANDEZ GARCIA - Ikasketaburua
IDOIA LARRINAGA MANDALUNIZ - Irakaslea
LIHER AIARTZAGUENA BRAVO - Irakaslea
MERITXEL ETXAGIBEL MARISKURENA - Herritarra
FEDE BADIOLA SANTISO - Irakaslea eta sindikalista
JOAKIN AKARREGI GERENABARRENA - Sindikalista
LANDER URTAZA BILBAO - Sindikalista
LORE SALABERRIA AGIRRE - Sindikalista
NAIARA BILDOSOLA NARBAIZA - Herritarra
KEPA BETSUEN ARANA - Irakaslea HNP
SARAI ISASI OLANO - Irakaslea
ENERITZ GORRITXATEGI LARIZ - Irakaslea
ONINTZA RETOLAZA ONDARRA - Irakaslea
IBAI REDONDO BEITIA - Irakaslea eta sindikalista
MERTXE ALDAZABAL ONAINDIA - Idazkaria
IKER GOMEZ DE SEGURA SOLIS - Zuzendaria
ANE ARBEO SARRIUGARTE - Irakaslea
MAIDER EGUREN OLEAGA - Irakaslea
MERTXE ALZAGA ETXEITA - Tabernaria
GOIATZ ETXEITA AGIRRE - Irakaslea
MIREN ZORIONE ALBERDI ARROITAJAUREGUI - Tabernaria
MAIDER DAÑOBEITIA MADARIAGA - Ostatuko langilea
IÑIGO RANERO GONZALEZ - Irakaslea
ENDIKA BLANCO BRAVO - Irakaslea
DURANGALDEKO IKAMA
DURANGALDEKO AEK
DURANGALDEKO ERNAI
|
Euskaraz bizi sarean