Oraindik ez da bukatu Euskaraz Bizi Eguna eta euskaldun eta euskaltzale andana ari da kontzertuetaz gozatzen. Egunean zehar biltzen joan garen hainbat irudi igotzen hasi gara. Datozen orduetan bukatuko dugu guztiak igotzen, baina hor dituzue oraingoz eskegitakoak
testua
Bihar izango da Euskaraz Bizi Eguna Agoitzen, eta bertarako deia eginez hainbat argazki bidali dizkigute handik eta hemendik mezu garbi batekin: "ez gara espaloitik jaitsiko! Euskaraz bizi!"
Euskaraz Bizi Egunerako giroa berotzen hasiak dira Lizarran (Nafarroa). Larunbatean Euskaraz Bizi egun txikia antolatu zuten, egun osoko egitarauarekin, eta ostiralean "Euskalduna naiz eta arraro nago" bakarrizketa saioa eskaini zuten Barry Barrezek eta Baltziskuetak Pinupe gaztetxean.
Otsailaren 16an 60 euskaltzale inguru bildu ziren EHEk Donostian deitutako elkarretaratzean. Guk eskola euskalduna! kanpainaren baitan, eredu arrotzak salatu egin zituzten Hezkuntza delegaritzaren aurrean, eta ondotik eredu erdaldunak eskaintzen dituzten ikastetxeetara abiatu ziren, egoera salatzeko asmoz. Izan ere, gaur egun Donostian 10.100 ikaslek ez dute euskarazko ereduan ikasten.
"Euskaraz bizi" lemapean, trikiti eta txalaparta doinuek lagundurik, Iruñeko Errotxapea auzoko karrikak zeharkatu zituzten euskaltzaleek abenduaren 22an. 60 lagun inguru hurbildu ziren Errotxapeako EHEk antolatutako "kalejira mundialera".
Azaroaren 23an "Ezabatu eta euskaraz bizi" ekimena egin zuten Altsasun (Nafarroa). 30 lagun bildu ziren ezabaketa-kalejiran parte hartzeko asmoz. Euskaldunok bigarren mailako herritarrak izaten jarraitzen dugula salatu eta egunero bizi ditugun hizkuntza eskubide urraketak agerian utzi zituzten. Bideo emanaldia izan zen gero.
Kontseiluak manifestazio jendetsua antolatu zuen abenduaren 1ean Donostian. "Euskaraz bizi nahi dugu" lemapean milaka euskaltzale atera ziren kalera.
Azaroaren 24an, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Euskararen Legeak 30 urte bete zituen egunean bertan, EHEk hainbat mobilizazio deitu zituen. Goizean elkarretaratzeak egin ziren herrietan eta eguna borobiltzeko arratsaldean giza-katea Gasteizen. Ehunka lagun bildu ziren Eusko Jaurlaritzari urrats sendoak eman ditzan eskatzeko. Hemen duzu argazki sorta.
Durangoko EHE giroa berotzen hasi da. Azaroaren 24an Euskararen Legeak 30 urte beteko ditu, eta hainbat mobilizazio deitu ditu eragile euskaltzaleak. Durangoko kaleetara atera dute salaketa.
|
Euskaraz bizi sarean