• 16
    URT

    Cristina Uriarte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Hezkuntza, Hizkuntza eta Kultura sailburua lehenbiziko aldiz elkarrizketatu dute ETB1eko Azpimarra saioan. Jaurlaritzak erdal ereduak babesten jarraituko duela esan du, eta Euskararen Legeari buruz ez hitz egitea hobetsi du elkarrizketan.

    "Bermatu behar dugu bakoitzak erabakitzea zein eredu aukeratzen duen". Horrela mintzatu da Araba Bizkai eta Gipuzkoako Hezkuntza, Hizkuntza eta Kultura sailburu Cristina Uriarte ETB1en egin dioten elkarrizketan. Maialen Iriartek egin dio hedabideei eskainitako lehen elkarrizketa Azpimarra saioan. Erantzun horren aurrean erabaki horrek euskararen etorkizun indartsuagoa bermatuko duen galdetu dio kazetariak, eta Uriartek ezezkoa erantzun dio. "Ez, horretarako beste neurri batzuk hartu beharko dira". Azkenik, Euskararen Legeaz hitz egitea ekidin du sailburuak. Erantzun zehazkabea eman du: "Kohesio soziala behar dugu, eta horretarako, bizikidetza linguistikoa"

    Iruzkinak

    • maite (2013-01-18 11:33:34)
      denon eskubide linguistikoak bermatzeko, denok izan beharko ginateke elebidun, gutxienez.

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.