Korrika 18k euskara ikasleak omenduko ditu, eta haiei eskerrak emateko bideoa sortu du AEK-k. Eriz Zapirainek zuzendu du, eta ikasleak euskaldun ezagunekin solasean ageri dira bertan. "Ikasleen ahaleginarekin euskaraz bizi ahal izatea ahalbidetzen eta, beraz, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direlako, bihoakie egun euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren ikasle guztiei Korrika 18ren eta AEKren omenaldia", azaldu dute Korrikaren webgunean.
Dokumentaleko solasaldiak:
Eva eta Karlos Argiñano sukaldariak eta Olga Lopez euskara ikaslea.
Unax Ugalde aktorea eta Rakel Vivanco euskara ikaslea.
Arantxa Urretabizkaia idazlea eta Raquel Navarro euskara ikaslea.
Michel Etxebest Mauleko auzapeza eta Laurence Hurzurigarai euskara ikaslea.
Ana Urrutia telebista aurkezlea eta Ian Cabrera euskara ikaslea.
Iñaki Perurena harri-jasotzailea eta Gilen Morales euskara ikaslea.
Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea eta Julen Rodriguez euskara ikaslea.
|
Euskaraz bizi sarean