• 12
    URR

    Vascuencearen Legeak Nafarroa Garaiko Hegoaldean eragiten dituen kalteak agerian utzi ditu Behatokiak "Maite ditugulako" dokumentalaren bidez. Argi Rus (Artaxoako ama) eta Lurdes Mendibilen (Mendigorriako ama) testigantzak jasotzen dira bideoan. Nafarroako Hegoaldean bizi diren haurrek kilometro anitz egin behar dituzte euskaraz ikasi ahal izateko.

    Gaur aurkeztu du Behatokiak "Maite ditugulako" dokumentala Iruñeko Golem Yamagutxi zinema aretoan. Bertan Vascuencearen legeak Nafarroa Garaiko Hegoaldean eragiten dituen kalteak azaldu egiten dira, eta biktimen testigantza zuzenak jaso. Argi Rus eta Lurdes Mendibil Artaxoa eta Mendigorriako amek, hurrenez hurren, haien bizipenak kontatzen dituzte. Egunero kilometro anitz ibili behar dituzte haien seme-alabek euskaraz ikasi ahal izateko. Horrek kostu ekonomiko handia du, eta batzuetan erreparatu ezineko ondorioak, 1999. urtean bezala. Adrian Marturet auto istripuan hil egin zen eskolara zihoala.

    Garbiñe Petriatik Vascuencearen Legea berehala indargabetzeko eskatu du aurkezpenean, eta Nafarroako Gobernuari zuzendu zaio zuzenean hizkuntza eskubideak urratzeari utzi diezaion. Rus eta Mendibil zentzu berean mintzatu dira, eta herritarrei emandako babesa eskertu nahi izan diete. Euskalgintza eta egoera larri hori bizi duten guraso zein haurrak bildu dira Golem Yamagutxin egindako aurkezpenean.

    Iruzkinak

    • Argia (2012-10-28 14:27:39)
      Mireztekoa da zuen ekina eta esfortsua. Pena da politikoek bi hizkuntza jakiteari trabak ipintea, aberastasun hori ez ikustea. Eskerrak zuek argi daukazuela. Animo!

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.