Larunbatean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Euskararen Legearen 30. urtemuga izanen da. EHEko kide Unai Larreategik eragile euskaltzaleak egun horretarako antolatu dituen ekimenetan parte hartzera deitu ditu herritarrak
Mobilizazioetan azpimarragarriena larunbat arratsaldean Gasteizen egingo den giza-katea da. Arratsaldeko 17:30ean aterako da Andra Mari Zuritik eta Legebiltzarreraino egingo du bidea "Euskaraz bizi gaitezen, aska ditzagun kateak" lelopean. Dean den, hainbat herritan elkarretaratzeak izanen dira goizean zehar. Durangon (Bizkaia) giroa berotzen hasiak dira.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean