Senpere herriaren izen ofiziala izateko sinadura bilketa hasi zuten maiatzean. Herritarrak eskakizuna izenpetzera animateko bideoa prestatu du bertako euskalgintzak. Kantuan eman dute ekimenaren berri:
Vascuencearen Legeak Nafarroa Garaiko Hegoaldean eragiten dituen kalteak agerian utzi ditu Behatokiak "Maite ditugulako" dokumentalaren bidez. Argi Rus (Artaxoako ama) eta Lurdes Mendibilen (Mendigorriako ama) testigantzak jasotzen dira bideoan. Nafarroako Hegoaldean bizi diren haurrek kilometro anitz egin behar dituzte euskaraz ikasi ahal izateko.
Zer eskatuko zenioke Jaurlaritzako hurrengo lehendakariari? Galdera horri erantzun dio EHEko kide Igone Lamarainek Berria.info atarian:
Euskararen historia islatu nahi izan du Berriozargo (Nafarroa) Zorroka Euskara Elkarteak. Horretarako bideo labur hau grabatu dute herriko euskaltzaleekin batera.
Martin Ugalde Kultur Parkea ezagutzeko gonbitea luzatzen duen spota egin dute. Izan ere, igandean ospatuko den Kilometroak jaiaren baitan guneetako bat izanen da parkea. Han izanen da Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzalea ere, noski. Zatoz euskararen unibertsoa ezagutzera!
Joan Mari Larrarte EKTko kontseilari ordezkaria, Mertxe Mugika AEKko koordinatzaile nagusia, Paul Bilbao Konteiluko idazkari nagusia, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria eta Arritxu Zelaia Artez euskara zerbitzuko lehendakaria izan dira Esatea Libre saioko mahai inguruan.
"Euskaraz etiketatu" manifestua kaleratu dute, eta sarean atxikimenduak biltzen hasi dira. Euskara hutsez etiketatzeko eskubidea aldarrikatzea da helburua.
"Ireki bihotza mintzalagunentzako" lemapean hasi da Mintzapraktika egitasmoan parte hartzeko kanpaina. Bideo hau prestatu dute:
Esketx lehiaketa antolatu dute Altsasun (Nafarroa), eta bertako EHEko kideek salaketa egiteko baliatu dute. Bideo labur honen bidez irailaren 11an bertako bi kidek izanen duten epaiketa salatu nahi izan dute.
Zizurko San Fermin ikastolak antolatuko du aurten Nafarroa Oinez "Kolore&Hitz" lemapean. Julio Soto bertsolariaren hitzek eta Trikidantz taldearen doinuek iragarriko dute aurten Nafarroako Ikastolen Elkarteko jaia.
|
Euskaraz bizi sarean