Aurten Andoaingo (Gipuzkoa) Aita Larramendi ikastolak antolatuko du Kilometroak jaia urriaren 7an. "On egin" izanen da leloa. Hemen duzue kantua eta bideoklipa:
Urte bat pasatu da Iratxe Aranburu zarauztarrak bere haur jaioberria euskaraz erregistratzea lortu zuenetik. Ordutik gora doa seme-alabak euskaraz erregistratzen dituztenen kopurua. Erlo Telebistak Aranbururen hitzak jaso ditu:
Eusko Jaurlaritzak deituta Hezkuntza eta Osakidetzarako Lan Eskaintza Publikoa egingo da ekainaren 15,16 eta 17an zehar. EHEko Igone Lamarainek oposaketa hauen inguruko irakurketa egin eta ekainaren 16an Barakaldoko BECen (Bizkaia) EHEk egingo duen ekimenera deitu du.
Esne Beltzaren 'Euskaraz bizi nahi dut' kantuarekin grabatu dute Amurrioko (Araba) hainbat eragile eta elkarterekin batera.
Euskarak berezkoa, ofiziala, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa izan behar duela aldarrikatu zuen Kontseiluak maiatzean Donostian egindako agerraldian.
Ekainaren 9an Elortzibarko Euskararen Eguna ospatuko dute Dorre-Elortzibarren (Nafarroa) 'Euskaraz, bide zaharra hartuta, bide berria eginez' lemapean. Jai egunaren karietara kantua eta bideoklipa prestatu dituzte. On egin!
'Uskararen Eguna' dela eta, lipduba grabatu dute Bidankozen (Nafarroa). Erronkarin euskara ez dela hilko diote, eta ez zaie arrazoirik falta. Erronkarin eta Euskal Herrian euskaraz bizi!
Senpereko lakuaren inguruan ospatutako bestan izan dira Hamaika eta Berria telebistak. Jarraian dituzue haien bideoak:
Joan den astean "denok dugu intxaur bat poltsikoan" kanpainaren berri eman genuen. Aiaraldea.com atari digitalak prestatutako ekimena izan da berriki azaldu dutenez. Hemen duzue kanpaina argitzen duen bideoa.
|
Euskaraz bizi sarean