Iniziatiba eta margoak eskutan hartuta Euskal Herriko hizkuntza paisaia arrotza iraultzeko deia egin du EHEk. Frantziako hauteskunde presidentzialen testuinguruan egin dute ikasturte osoko dimentsioa duen ekimenean parte hartzeko deia. EHEko kide Sebas Irazokik bideo bidez azaldu ditu ekimenaren nondik norakoak.
'Haziak' izanen da Sortzen-Ikasbatuaz eragilearen jai nazionala iragartzeko kantua. Hitzak Pello Uharterenak dira, eta musika Marea taldearen esku geratu da. Maiatzaren 20an ospatuko dute jaia, Iruñeko Takonera parkean. 'Haziak hezten' izanen da aurtengo leloa.
40 urte bete ditu Balmasedako (Bizkaia) Zubi Zaharra Ikastolak. Hori dela eta, irakasle eta ikasleek euskararen aldeko bideoa sareratu dute. Euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu dute bertan.
EHEko kide Seb Irazokik euskarak sofritzen duen apartheid egoera eta arrazismoa salatu ditu Info Zazpi irratian.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/04/20120424_19804.mp3
Euspot, euskarazko spot lehiaketa antolatu dute Mondragon Unibertsitateak, Huhezi fakultateak, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa enpresak. Parte hartzaileen bideoek mezu bat zabaldu behar zuten: merkataritza eta ostalaritzan, euskararen balioa erabileran dagoela. Bederatzi lan jaso dituzte, eta hemen duzue emaitza.
Hizkuntza politika burujabea galdegiteko hirugarren eta azken esketxa zabaldu du Durangoko EHEk (Bizkaia): Plenoa. Udaltzaina eta Administrazioa dira aurretik zabaldu dituztenak.
EHEko Igone Lamarainek adierazpenak egin ditu oposaketen aurrean egindako elkarretaratzearen ostean.
Esketx sorta prestatu du Durangoko EHEk (Bizkaia). Euskaraz bizitzeko hizkuntza politika burujabea beharrezkoa dela aldarrikatzen dute bideo hauen bidez.
Euskararen ofizialtasuna galdegin zuten milaka lagunek Baionan. Kanaldudek manifestazioaren irudiak bildu ditu bideo honetan.
Donostiako Eskola Politeknikoan hizkuntza eskubideak zapaltzen direla salatzeko bideoa prestatu du Ikasle Abertzaleak eragileak. "EHUk ez du bermatzen euskaraz ikasteko eskubidea, nahiz eta matrikulatzean euskaraz egiteko aukera ematen duen", diote.
|
Euskaraz bizi sarean