Aurten Tolosan ospatuko den Kilometroak jaiaren kanta plazaratu dute, Tolosako hainbat musikari gazteren artean egindakoa. Jokin Albisua eta Mikel Zelaia dira musikaren arduradunak, eta hitzak Juantxo Arakamak prestatu ditu. Aurkezpen ofiziala otsailaren 5ean eginen dute Tolosako inauterien atarian.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://kilometroak.net/sites/default/files/multimedia/index.php?file=AHORA_Kilometroak2013.mp3
Kantuaren letra:
AHORA
ez daukagu aitzakiarik
AHORA
Burutik eta bihotzetik
AHORA
Hitz egiten ez bada nola ba bestela?
Ahora Tolosa ekarri Euskara (bis)
Ai maitea zein ederra zure irudia
Zein xarmanta Tolosako lurra eta hiria
Mozorro ta konpartsak, txarangak eta inauteriak
Zu zara makina bat artistaren sorterria
Halere badaukagu zertan ikasia
Nagusi baita gure kaleetan erdara eta hori da egia
Ez da inork esan duen aurreneko aldia
Izan dadila azkena gure garrasia
Edan,beldurrik gabe edan maitea
Putzu sakon ta ilunetik ateratako ur gazia
Eraman ahora betiko botika berria
Euskaraz sendatzen da euskararen gabezia
AHORA...
Kilometroak! Kilometroak!
Momentua da! Momentua da!
Momentua da, badakigu nora
Kitatzera goaz daukagun zorra
Berreskuratzera galdutako ganora eta denbora
bihotzetik atera orain kanpora
Bazterretik esfera publikora
Eraman Euskara zure ahora
AHORA...
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean