• 05
    OTS

    Nestor Esteban EHEko kideari elkarrizketa egin diote Bilbo Hiria irratian. Eragile euskaltzaleak abiatu berri duen "Guk eskola euskalduna" kanpainari buruz aritu dira, eta oro har, hezkuntzak Euskal Herrian duen egoerari buruz ere.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas130131nestoresteban.mp3

  • 05
    OTS

    Aurten Tolosan ospatuko den Kilometroak jaiaren kanta plazaratu dute, Tolosako hainbat musikari gazteren artean egindakoa. Jokin Albisua eta Mikel Zelaia dira musikaren arduradunak, eta hitzak Juantxo Arakamak prestatu ditu. Aurkezpen ofiziala otsailaren 5ean eginen dute Tolosako inauterien atarian.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://kilometroak.net/sites/default/files/multimedia/index.php?file=AHORA_Kilometroak2013.mp3

  • 16
    URT

    EHEko kide Azaitz Gartziak Werten lege proiektuari planto egiteko beharra nabarmendu du Info Zazpi irratian.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2013/01/20130116_25258.mp3

  • 11
    URT

    Info Zazpi irratiko Gureaz Blai irratsaioaren 13. emankizuna duzu hau, Nekane Zinkunegik eta Ainhoa Lasak zuzendurikoa. Auto tailer bateko zerbitzua euskaraz eskaintzen ez dutelako kexatu eta “Arrazoi duzu, ez dugu batere ohiturarik, baina bagara hainbat euskaldun tailer honetan” bezalako erantzun bat jasotzeaz aritu dira saio honetan. “Egin kontu!” atalean, berriz, Jon Goikoetxearen ahotik jaso dituzte justizia arloko tramiteak euskaraz egin ahal izateko aholkuak.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2013/01/20130108_25026.mp3

  • 19
    ABE

    Info Zazpi irratiko Gureaz Blai irratsaioaren 12. emankizuna duzu hau, Nekane Zinkunegik eta Ainhoa Lasak zuzendurikoa. “Kafesne bat eta patata tortilla mesedez”, “kar, kar, kar, jende gutxik eskatzen dit euskaraz, ze grazia”. Zerbitzari beltzaranari euskaraz eskatu eta bera irriz hasteak bezeroari sortutako tentsioaz, zein ondoren zerbitzariak euskaraz egiteak dakarren sentipen onaz mintzatu dira. Egin Kontu atalean, Ane Agirregomezkortak gabonetan opariak egiteko aholkuak eskaini ditu, euskal produktuen katalogoan zentratuta.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/12/20121218_24758.mp3

  • 12
    ABE

    Info Zazpi irratiko Gureaz Blai irratsaioaren 11. emankizuna duzu hau, Nekane Zinkunegik eta Ainhoa Lasak zuzendurikoa. Medikuarenera joandako haur batek ez zion erizanari uletu, eta bigarrenak bota zuen: “Ui, ¿pero esta niña es adoptada?”. Gertaera hori hartu dute abiapuntu modura Nola entzun hala erantzun atalean. Egin kontu atalean, berriz, hainbat euskara mailatako irakurleentzako moduko liburu gomendioak egin dizkie Ane Agirregomezkortak.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/12/20121211_24557.mp3

  • 07
    ABE

    EHEko kide Azaitz Gartziak euskaldunak inposatzaile gisa pasa arazten gaituztela azpimarratu du Info Zazpi irratian egin duen kolaborazioan. Politika eraginkor baten beharraz ohartarazi du, euskarari egiten zaizkion erasoei aurre egiteko.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/12/20121207_24498.mp3

  • 04
    ABE

    Info Zazpi irratiko Gureaz Blai irratsaio berezia egin dute Euskararen Eguna zela eta. Info7ko estudioetatik irten eta EHUko Carlos Santamaria zentroa joan dira Ainhoa Lasa eta Nekane Zinkunegi 10. emankizuna grabatzera. Bertan, gazteak euskaraz bizitzera animatzeko Ika-mizka egitasmoa egiten ari ziren, eta ekimenaren antolatzeileekin zein Ika-mizkako partaideekin hitz egiteko parada izan dute. EHEko kide Xabat Labordek ere parte hartu du irratsaioan.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/12/20121204_24395.mp3

  • 30
    AZA

    Kontseiluak bihar Donostian eginen duen manifestazioaren harira EHEko kide Igone Lamarain elkarrizketatu dute Info Zazpi irratian. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/11/20121130_24312.mp3

  • 28
    AZA

    Info Zazpi irratiko Gureaz Blai irratsaioaren 9. emankizuna duzu hau, Nekane Zinkunegik eta Ainhoa Lasak zuzendurikoa. “Bi hizkuntza jakinda, edukazio txarrekoa da euskaraz hitz egitea ulertzen ez duen jendea badago”. Ados al zaude baieztapen horrekin entzule? Hori da Nola entzun hala erantzun atalaren abiapuntua.  Egin kontu atalean, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Zigor Etxeburua elkarrizketatu dute, gaur aurkeztutako Ika-Mizka ekimenaz hitz egiteko.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/11/20121127_24184.mp3