Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoko Kabineteak argitara atera berri duen ikerlanak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako baldintza soziolinguistikoak "gaztelaniaren aldekoak" direla ondorioztatu du. Zaharrak berri. Horren aurrean, "elebitasun sozial orekatua" helburu, Patxi Baztarrikak interbenitu beharra azpimarratu du, zer esparrutan edota zer neurri hartuz eragin beharko litzatekeen argitu gabe. Bestalde, eta zeharkada bada ere, euskaldun eleanitzez osatutako Euskal Herri euskalduna ameskeriatzat jo du.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Legebiltzarrerako hauteskundeen atarian euskararen ezagutza bermatzeko aldarria zabaldu du Gasteizko EHEk. "Lehendakari berri baten hautaketa ematera doan honetan hizkuntz-politikaren alorrean" herritarrek zeresana dutela aldarrikatu eragile euskaltzaleak, euskaraz bizitzea ahalbidetuko duen hizkuntz-politika burujabearekin batera. 30 lagun inguruk hartu du parte elkarretaratzean
Zatoz euskaltegira! agiria sinatu zuten atzo hainbat eragilek, hauteskunde kanpainan murgildurik dauden alderdi politikoek barne. Euskara gainditu ezineko "marra gorria" dela dio testuak.
Euskal Herrian elebidun gehiago daude, baina hizkuntzaren erabilerak behera egin du. Herritarren %27 dira euskaldunak, eta %14,7 gai da euskara ulertzeko. Gazteen artean zabaldu da batez ere euskaldun kopurua, baina ez aitzitik erabilera. Euskal herritarren %84a erdaraz mintzo da.
'Auzoko' programa abiatu du Topaguneak Zarautzen (Gipuzkoa). Udaleko Euskara eta Migrazio sailaren laguntzarekin, etorkinak euskarara hurbildu nahi dituzte, eta zarauztar oro herriko hizkuntz aniztasunaren jabe egin.
Munduan Arriskuan diren Hizkuntzen Atlas berritua plazaratu du UNESCO erakundeak. 1996 eta 2001. urteetan kaleratu zituen erakunde honek euskararen "zaurgarritasuna" jasotzen zuten lehen bi atlasak, eta azken honekin hirugarrenez berretsi du euskaldunon hizkuntzak bizi duen arrisku egoera. Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako errealitate linguistikoa bereziki larria dela azpimarratu du erakundeak.
Bilboko EHEk hezkuntzarako eredu bakarra eta euskalduna aldarrikatu du Santutxun eta Uribarrin egindako ekimenen bitartez. Hala,Santutxu eta Uribarri auzoetako ikastetxeen inguruan informazioa banatu dute, gurasoei euskalduntzen duen ereduaren aldeko hautua egin dezaten galdeginez
Berria egunkariari egindako elkarrizketa batean, Carlos Perez-Nievas Nafarroako Hezkuntza Kontseilariak esan du azken Inkesta Soziolinguistikoaren datuak kontuan izango dituen arren ezin zaiola UPN buru duen gobernuari eskatu Euskararen Legea aldatzeko. Areago oraindik, gobernua ez dagoela horretara behartua gaineratu du. Nafarroako gobernuak aurrera daraman hezkuntza politikari egotzi nahi izan dio gainerakoan euskara ulertzen dutenen igoeraren gakoa
|
Euskaraz bizi sarean