• 22
    ABE

    Gaur amaituko da finantzaketa kolektiborako kanpaina. HEMEN egin dezakezu zure ekarpena.

    Oinarriak bilguneak 10.000 euroko diru ekarpena egin nahi dio XALOA telebistari

    XALOA telebistak finantzaketa kolektiborako abian jarri zuen kanpainan ekarpen garrantzitsua jaso du. Azaroan eman zuten Iruñerrian emititzeko asmoaren berri eta horretarako auzolanean 50.000 euro biltzeko apustua egin zuten. Bide horretan 10.000 euroko laguntza eman dio Oinarriak bilguneak. Gaur amaituko da ekarpena egiteko epea eta agidanez, erronka beteko dute.

    1990tik bi hamarkada luzez  Oinarriak bilgunea Nafarroan euskalgintzan eta euskararen alde lanean ari ziren  hainbat erakunde eta eragileren elkargunea izan zen. Era berean, egindako lanaren ondorioz, Nafarroako euskaltzaleentzat erreferentzia bilakatu da: horren lekuko, hainbatetan egin dituen agerraldi zabal eta jendetsuak, baita bestelako ekimen arrakastatsuak ere; besteak beste, 50.000 nafarren babes-sinadura lortu zuen lege-proposamena. Horrez gain, urteen poderioz diru-fondo bat osatu zuen; alde batetik, kanpaina zehatzetan zein materiala salmentan ateratakoa, eta, beste aldetik, hilero-hilero urteetan kuota jarri zuten bazkide kementsuei esker.

    2010ean jarduna “guztiz” eten zuen arren, diru hori hor mantendu izan da, eta azken urteotan  Oinarriak bilgunearen batzorde iraunkorra osatzen zuten erakunde eta taldeek (Sortzen Ikasbatuaz, EHE, Orreaga, AEK eta LAB) XALOA telesbistaren egitasmoa "estrategikotzat" joaz,  baliabide horiekin bultzada "handia" eman nahi izan diote. Izan ere, ekarpenak jasotzeko aste bat faltan, 10.000 euro jarri dituzte aipatutako fondo horretatik.
    Azaldu dutenez, Iruñerrian azalduko den euskarazko telebista berriarekin "esparru berria" irabaziko dugu euskaldunok:  "euskararen prestigio soziala areagotu, eta beste zutabe estrategiko bat jarriko zaio euskararen normalizazioari".

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.