• 04
    MAR

    2012n abiatutako irratien lizentzien esleipena lehenbailehen burura eramateko eskatu dio Arrosa irrati sareak Lakuako Gobernuari.

    Lizentzien esleipena bukatzeko eskatu dio Arrosak Lakuari
    Arrosa Irrati Sareak, Antxeta Irratiak eta euskalgintzako eragileak, gaur. Andoni Canellada / Argazki Press

    Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusiak onartu egin du Antxeta Irratiak jarritako helegitea. Ez da kasu bakarra Antxeta Irratiarena. 2012. urtean, Jaurlaritzak antolatutako lizentzien lehiaketan behin-behineko adjudikazio bat izan zen. Euskarazko hainbat proiektuk eskuratu zituzten lizentziak. Baina Patxi Lopezen gobernuak agintaldiaren amaieran bertan behera utzi zuen lehiaketa, eta erabakia Jaurlaritza berriaren esku. Hainbat irratik jarri dute helegitea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusian, eta guztiak izan dira onartuak. Sententzian epaileak lehiaketa amaitzera eta lizentziak esleitzera behartzen du Jaurlaritza.

    Iazko azaroan, ordea, Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren Kabineteko zuzendari Jose Manuel Bujandak iragarri zuen Jaurlaritzak kasazio helegitea jarriko duela Espainiako Auzitegi Gorenean. Arrosa irrati sareak Jaurlaritzari eskatu dio sektorearen "behar bezalako erregularizazio bat" egiteko. "Horretarako, askoz egokiagoa eta koherenteagoa iruditzen zaigu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusiaren erabakia onartzea, eta Espainiako Auzitegi Gorenera ez jotzea", esan du gaur Donostian Arrosako kide Jon Aranburuk.

    Jaurlaritzak beste lehiaketa bat egin nahi du, baina justiziaren erabakiak direla eta ez direla, luze jo dezake horrek. Gutxienez bi urte joango dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako irrati lizentzien lehiaketa berria hasi arte.

    Hekimen euskak hedabideen elkarteko zuzendari Alberto Barandiaranek eta Tokikomeko lehendakari Urko Aristik babesa eman diete Antxetako eta Arrosa sareko kideei.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.