Nafar Gobernuak euskaraz emititzen duten hedabideen aurkako gerran da; horren adierazgarri da %96an murriztu duela azken ikasturteetan euskarazko hedabideentzat zuzendua zegoen diru-laguntza. Euskaraz emititzen duten hedabideak entzun ahal izan ditugu azken hilabeteetan neurri horien aurka kexu eta salaketa eginaz. Alferrikakoa izan ez bada ere, murrizketa horiek lehen biktima ekarri dute: Baztan-Bidasoa bailaran emititzen duen Ttipi Ttapa telebista.
{mosimage}