{mosimage}
Joan Mari Torrealdairen esku geratu da auzipetuen izenean gaurko ekitaldi xumean zabaldutako mezua. Auzia ixteko eskatzeaz gain, baikor egoteko arrazoirik ere ezdutela opatzen azaldu dute, "Ilegalizazio gehiago, 18/98koak bezalakoak kartzelan, antzerako akusazio oinarriekin diren beste batzuk ere barruan... Ez, ez dira adierazle onak ".
Etsitasunean erori baino, "kontzientzia kritikoa" izatea garrantzitsua dela azpimarratu du eta eskari bat luzatu die ere bertaratutakoei: "Zuengana helarazi nahi dugun deia hauxe da: eska dezazuela behin eta berriz sobreseimendua, Egunkaria kasuaren artxiboa, epaiketarik ez!.
Jende andana batu da gaur eguerdirako Martin Ugalden; alderdi politikoetako ordezkariaz gain, euskalgintzako hainbat kide ere izan dira, baita euren elkartasuna adieraztera etorritako hamaika herritar ere.
Irakurri albistea Berrian eta egunkaria.info-n
|
Euskaraz bizi sarean