Aurreko aldian krisi ekonomikoa izan zen Bortzirietako Tipi-Tapa telebistaren kontra egiteko aitzakia, eta oraingoan Noaingo aireportuaren segurtasuna da Euskalerria Irratia eta Euskadi Irratiaren kontra egiteko erabilitakoa. Nafarroako Gobernuak. AENAk bideratutako azterketek Noaingo aireportuko interferentziak aipatu hedabideen antenetatik ez datozela ziurtatu arren, Nafarroako Gobernuak entzungorrarena egin du eta hile bukaerarako antena horietatik ez emititzeko agindua eman die aipatu hedabideei, erabakia beren eskumenetatik kanpo egon arren
{mosimage}
Berria.infotik hartutako albistea:
"Nafarroako Gobernuak legeak jaso gabeko hainbat irrati kateen emankizunak bertan behera uztea ebatzi du. Haien frekuentziek Noaingo aireportuko (Nafarroa) aire segurtasuna «arriskuan» jartzen dutela argudiatu du hartarako, nahiz eta uhinen arloa ez den bere eskumenekoa. Emisioak eteteko agindua jaso duten irratien artean EITB komunikazio taldeko Euskadi Irratia eta Radio Euskadi daude, eta baita irrati emankizunak euskara hutsean Iruñerrian eskaintzen dituen Euskalerria irratia ere. Hala, BERRIAk jakin ahal izan duenez, hilaren 30a baino lehen emankizunak bertan behera utzi beharko dituzte aipatutako hiru irratiek.
Radio Euskadik, Euskadi Irratiak eta Euskalerria irratiak Galarko (Nafarroa) Erreniega mendian dituzte antenak. Horien bitartez entzun daitezke hiru irrati kateak Iruñerrian. Bertan du antena ere AENA Espainiako Aireportuak eta Aireko Nabigazioaz arduratzen den erakundeak. AENAk bere irrati frekuentzian interferentziak zituela jakinarazi zion Nafarroako Telekomunikazioen Ikuskaritzari 2008ko urrian. Baina behin Erreniegan ikerketa egin ondoren, interferentzien jatorria ez zegoela Erreniegan jakinarazi zuen Jesus Berduque Mancho Nafarroako Egiaztapen Teknikoen buruak. Azterketa horren agiriak dioenez, «AENAren instalazioetan zegoen interferentzia».
Hilabete geroago, 2008ko azaroan, interferentziak zeudela jakinarazi zuen beste behin AENAk. Horren inguruan Berduque Manchok zuzendutako ikerketak dioenez, «Noaingo aireportuko irratian bada interferentzia bat, baina ez da jarraia, erreklamazioan esaten den bezala». Egiaztapen teknikoak antzemandakoaren arabera, «aireportuko kontrol dorrean dago interferentzia». Abenduan ere, antzeko erreklamazioa egin zuen AENAk, baina ezin izan zen ezer frogatu.
124,847 frekuentziaren auzia
Dena den, 2009an AENAren arabera, interferentziak izaten jarraitu dute, 124,875 frekuentzian hain zuzen. Oraingoan teknikoek egindako ikerketen ondotik hainbat ondorio aipatzen dira, BERRIAk eskuratu ahal izan duen txostenean. «Hamabi irrati katek duten antena Erreniegan, eta horietatik zortzik ez duten administrazioaren baimenik», dio txostenak. Hala frogak egiten hasita aipatzen da, 106,40 frekuentziako irrati emankizuna itzalita interferentziak desagertu egiten direla. Frekuentzia hori Euskadi Irratiari dagokio, eta seinalea igortzeko potentzia jaitsita interferentziak desagertzen zirela frogatu ahal izan zen.
Dena den, hurrengo egunetan interferentzia gehiago agertu ziren, haietako bat 124,875 frekuentziatik gertu. Hori Radio Tropical irrati kateari dagokio. Berduque Manchok jakinarazi zuenez, «FM Radio Tropical eta Euskadi Irratiak irrati emankizunak igortzeari utzi eta, interferentziak bertan behera gelditu dira». Ondorioz, «mendian lizentziarik ez duten irrati kateei zigor txostena» irekiko zitzaiela ere aipatu zuten. Hala ere, ikerketa guztietan ezin izan zen frogatu Euskalerria irratia zenik interferentzien sortzailea. Baina irrati horrek ere hilaren bukaerarako emititzen ez jarraitzeko agindua jaso du.
Gobernuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren jakinarazpenak dio 30a baino lehen lizentziarik gabeko irratiek emankizunak eten behar dituztela, «AENAk aire segurtasunerako larriak diren interferentziak sortzen dituztelako FM irratiek». Ondorio hori ez dator bat Berduque Manchorenekin. Hala ere, Idazkaritza Tekniko Nagusiak uztailean Erreniegan beste ikerketa bat egiteko eskatu dio Nafarroako Telekomunikazioen Ikuskaritzari."
Eranskinak:
{mosimage}
|
Euskaraz bizi sarean