• 11
    URT

    Krisi ekonomikoaren aitzakiarekin, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideei zuzendutako diru-laguntzak murriztu dituzte. Horregatik, batzuek itxi behar izan dute (Nabarra, Dantzan.com, Euskonews Gaztea) eta beste batzuk kinka larrian dira.

    Hainbat hedabide itxi dute, beste batzuk larri dira

    2012. urtea ez da ongi hasi euskarazko kazetaritzari dagokionean. Hego Euskal Herriko administrazioek ez dute begirunerik izan, eta euskarazko hedabideen diru-laguntzak murriztea erabaki dute krisiaren aitzakian. Hala, Eusko Jaurlaritzak %11 jaitsi ditu laguntza ekonomikoak, eta Nafarroako Gobernuak ez du sosik aurreikusi 2012an banatzeko.

    Nabarra aldizkaria, Dantzan.com atari digitala eta Euskonews Gaztea aldizkari euskaldunak itxi dira dagoeneko, eta hainbat daude kinka larrian. Adibidez, Sakanako (Nafarroa) Guaixe aldizkaria eta Beleixe irratia egoera makurrean dira, Nafarroako Gobernuak ez baitu diru-laguntzari aurreikusi 2012rako. Ez da bakarra, Basaburuko (Nafarroa) Esan-Erran irratiak egoera zaila bizi duela iragarri berri du, eta ez dute “erabaki gogorrak” hartzeko aukera baztertu.

    Krisirik ez zen garaietan administrazioek ez zuten euskarazko hedabideen eta, oro har, euskararen aldeko apustu sendorik egin. Orain, krisia dute argudio nagusi euskara ez bultzatzeko. Lehenago egin ez dutena orain eginen dutela pentsatzea ere, nahiko inozoa izan liteke. Baina, herritarren ordezkari badira, euskarazko hedabideak bultzatu beharko dituzte, diruz lagunduz eta trabarik jarri gabe. Euskaraz bizitzeko beharrezko baitira euskal hedabideak.

    Joanmari Larrarteren analisia euskarazko hedabideen inguruan: Euskarak inbertsioak behar ditu



    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.