• 17
    API
    Harpidetza kanpaina abiatu du Irutxuloko Hitzak
    Irutxuloko Hitzaren azala

    Egitasmoarekin aurrera egiteko harpidedunak behar ditu Irutxuloko Hitzak, horregatik, bazkideak lortzeko kanpainari ekin dio. Egunero 0,35 euroren truke jasotzen dute harpidedunek.

    Harpidedun berriak lortzeko kanpaina hasi du Irutxuloko Hitzak. Urteko kuota 77 eurokoa da, hau da, egunean 0,35 euroren truke Donostiako informazioa jasotzeko aukera du harpidedunak. Gainera, antzerkirako, kirol ekintzetarako, jaialdietarako sarreren eta oparien zozketetan parte hartzeko aukera ere badu. Eskaintza berri horretan, sagardo botila kaxa bat jasoko du harpidedun berriak eta guzien artean asteburuko egonaldia zozkatuko da.

    Orain dela zazpi urte, 2005ko otsailean sortu zen Irutxuloko Hitza. Ordutik 1.700 aletik gora argitaratu dira Donostiako informazioa bilduz. Astearteetan eta asteazkenetan 8 orrialdekoa, ostegunetan 16koa (Itzurun gehigarria barne) eta ostiraletan 24 orrialdeko egunkaria (Gipuzkoako Hitza barne) banatzen zaie harpidedunei. Era berean, irutxulo.hitza.info ataria ere argitaratzen du.