• 20
    IRAI
    Beleixe irratia isilik
    Beleixe irratia. SUSTATU

    Behin behineko erabakia da oraingoz, baina egoera ekonomikoa ez da bideragarria Bierrik fundazioaren esanetan. Nafarroako Gobernuak diru laguntzarik gabe utzi zituen euskarazko hedabide guziak.

     

    Nafarroako Beleixe irratia isildu egin dute. Ez da beste aterabiderik irratia kudeatzen duen Bierrik fundazioaren esanetan. Dena den, erabakia behin behinekoa da oraingoz. "Ez dugu itxi, eta ez dugu itxi nahi, baina egoera ekonomiko larriak behin-behineko erabaki gogor hau hartzera bultzatu gaitu", azaldu dute ohar batean. Izan ere, Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi zituzten euskarazko hedabideen diru-laguntzak, eta krisi ekonomikoak zuzenean kolpatu ditu hedabideak oro har.

    Orain arte hartutako neurriak ez dira nahiko izan. Langileen artean murrizketa latzak egin dituzte (kaleratzeak, lanaldiak moztu...) eta komunikabideak txikitu dituzte; baina ez da aski. Bestalde, 2000 esker kanpainan 1.000 bazkide berri lortu dituzte bost hilabetetan. Bierrik fundazioak bi helburu paratu ditu orain: urtea bukatzerako 2.000 bazkide lortzea, eta fundazioa eta komunikabideak berregituratzea. Beleixeren eta fundazioaren inguruko berri emateko batzar irekia antolatu dute urriaren 4an Altsasuko Lortia kultur etxean. 18:30ean izanen da. Hurrengo asteetan musika eta iragarkiren bat baizik ez da adituko FM 107.3an.

    Bierrik fundazioaren oharra Sustatu.com atarian.

    Larri dabil euskarazko kazetaritza

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.