Lea-ArtiBAI Euskarari elkartea eta Uema iaz hasi ziren proiektua lantzen, eta Urola Kosta eskualdea batu zitzaien gero. Orain, hainbat kirolarik eta kultur eragilek bat egin dute.
2012n abiatutako irratien lizentzien esleipena lehenbailehen burura eramateko eskatu dio Arrosa irrati sareak Lakuako Gobernuari.
Gaur amaituko da finantzaketa kolektiborako kanpaina. HEMEN egin dezakezu zure ekarpena.
Finantzaketa kolektiborako kanpaina bat egingo dute, auzolanean 50.000 euro biltzen saiatzeko.
BERRIA babesteko deia egin dute. Herritarren erantzuna sekulakoa izaten ari da. Ez gara espaloitik jaitsiko!
BERRIA, Hamaika Telebista eta Elhuyar aldizkariek, hurrenez hurren, 208.000 , 45.000 eta 20.000 euro gutxiagoko laguntza jasoko dute. Joanmari Larrartek sare sozialetan bota duenez, "joan den astean bukatua zen Egunkariaren kontrako auzia. Baina ez dira bukatu euskarazko egunkariaren kontrako ahaleginak".
Egunkaria-ren Alde elkartek antolatuta, eskertza ekitaldi jendetsua egin dute Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean.
Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak 'Egunkaria'-ren auzi ekonomikoa artxibatu egin du.
Hainbat Argiazale hurreratu ziren Usurbilera. Egun borobila izan zen.
Euskara espazioak irabazten ari da gutxinaka. Iragan abenduaren 28tik aurrera, irratietako uhinetan ere presentzia handiagoa du, Hala Bedi Bi “euskara hutsezko irrati librea” jarri baita martxan. FMko 88.8 frekuentzian izango dugu entzungai. Proiektuan parte hartuz edota berau kontsumituz, euskaltzaleoi dagokigu orain berau hauspotzea. Euskalerria irratiari dagokionean, irratia lizentziarik gabe uzteko prozesua irregularra izan zela eta, prozesua baliogabetu du Auzitegi Gorenak. Denak ez dira berri onak ordea, Sopelako udalak laguntza ukatu baitio UKBERRI.NETi.
|
Euskaraz bizi sarean