• 24
    URT

    "Hazi eta irabazi D ereduan" kanpainari ekin diote Nafarroan, hainbat udal eta mankomunitateren babesarekin. Otsailaren 1etik 8ra haurrak aurrematrikulatzeko epea izanen da Nafarroan eta euskarazko ereduaren alde egiteko gomendatu diete gurasoei.

    Euskarazko eredua aukeratzeko gomendatu dute Nafarroa Garaiko hainbat Udalek. Izan ere, haur eskoletako aurrematrikulak egiteko tenorea da. Otsailaren 1etik 8ra hain zuzen ere. Beraz, kanpaina honen bitartez lehenbizikoz eskolaratuko diren haurrak D eredura eramateko aholkua eman dute. Irrien Lagunak taldearekin batera ekin diote kanpainari. 

    Agoitz, Atarrabia, Aranguren Ibarra, Burlata, Antsoain, Orkoien, Oltzako Zendea eta Etxauri, Berriozar Uharte, Gares eta Berriobeitiko Udalak, Sakanako Mankomunitatea eta Zizur Nagusiko Kultur Patronatua dira euskarazko ereduaren alde agertu direnak. Bideo interaktiboa prestatu dute gurasoei behar duten informazioa helarazteko. Gainera, 2010 eta 2011 urteetan jaiotako haurren familiei gutun bat bidaliko diete, D ereduaren onurak azaltzeko.

    Jaialdia Anaitasunan

    Kanpainari bukaera emateko jaialdia antolatu dute Iruñeko Anaitasuna pabiloian. Irrien Lagunen eskutik puzgarriak, tailerrak eta kilikiak izanen dira 10:00etatik 14:00etara. Kanpainako eskutitza jasotzen duten familiek bi sarrera jasoko dituzte doan.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.