• 13
    MAR
    Werten hezkuntza erreforma salatu dute EHEK, IAk eta AEDk Arrasaten

    LOMCEk euskarari ezarriko dion diskriminazioaz ohartarazteko Arrasateko Euskal Herrian Euskaraz, Ikasle Abertzaleak eta Arrasate Euskaldundu Dezagun eragileek agerraldia egin zuten ostiralean.

    Goiena.net webgunetik hartutako albistea:

    "Arbolapetan deitutako ekitaldian azken egunotan LOMCEren kontratko salaketa kanpainaren barruan dago. EHE, IA eta AEDko gazteen iritziz, lege berriak euskara baztertzeaz gainera, orainarteko murgiltzen eredua bera "zalantzan" jarriko duela salatu dute. Hori dela eta, hiru elkarteek, lege berriaren kontra daudela argi utzi nahi izan dute. Horregatik, LOMCE jarriko duen eredu berriaren kontra egitera "deialdi zabala" ere egin dute.

    Horrez gain, EHEk urteko antolatzen duen Euskaraz Bizi Egunerako gonbita ere luzatu nahi izan dute. Auren Agoitz izan da herri aukeratua eta "Ez zaitez espaloitik jaitsi. Euskaraz bizi!" lelopean ospatuko dute aldarrikapen egun hau."

    Eranskinak:
    Goiena.net

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.