Baxoa Euskaraz eta Euskal Herrian Euskaraz (EHE) eragileek ekimen bateratua egin dute gaur Baionan. Ekimenaren bitartez eskola euskaldunaren bidean baxoa euskaraz pasatzeak duen garrantzia azpimarratu, ikasle euskaldunen eskubideak aldarrikatu eta hezkuntzaren alorrean ikasle euskaldunek pairatzen duten egoera salatu dute euskaltzaleek.
Eragileon arteko auzolana oinarri, elkarretaratzea egin dute Bernat Etxepare lizeoaren parean. 50 lagun inguru bildu dituen elkarretaratzearen leloa 'Eskola euskaldunaren bidean, baxoa euskaraz!' izan da eta ekimen honen bitartez eskola euskaldunaren bidean baxoa euskaraz pasatzeak duen garrantzia azpimarratu, ikasle euskaldunon eskubideak aldarrikatu eta hezkuntzaren alorrean ikasle euskaldunok pairatzen dugun egoera salatu dute ekintzaileek.
Horren aurretik, alta, parodia bat egin dugu Gaskoin plazan, Frantziako Gobernuan den Alderdi Sozialistaren egoitzaren aitzinean hain zuzen ere. Bertan baxoa azterketaren antzezpena egin dugu. Honekin baxoa azterketak euskaldunak frantsesteko helburua duela salatu eta euskaraz ikasteko eta baxoa euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatu dugu. Parodiari bukaera emate aldera, ikasleak altxatu eta ekimenaren leloa oihukatu dute, segidan esaldi bera zeraman pankarta zabaldu eta elkarretaratzea abiatu dugu. Ikasle euskaldunon eskubideak aldarrikatu eta hezkuntzaren alorrean ikasle euskaldunok pairatzen dugun egoera salatzeko parada izan dugu gaurkoan, hortaz.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean