• 12
    OTS
    Polizia etxean deklaratu beharko du Paxkal Indo Seaskako lehendakariak

    Eskubideak defendatzeko ere ez dugu eskubiderik. Suprefeta eta prefeta ikastolak gogor kolpatzen ari direla tarteko, elkarretaratzea egin zen otsailaren 1ean suprefetaren aurrean. 400 lagunen bueltan bildu ziren beraien ernegua adierazteko asmoarekin. Poliziaren zaintzapean, elkarretaratze baketsua izan zen, arrautzaren baten jaurtiketa gora behera. Agintariek, baina, larrutik ordainarazi nahi diete bertaratuei bertan parte hartu izana, murgiltze eredua ez dutela ametituko argi utziz. Ostiralerako deitu dute deklaratzera partehartzaile bat eta Seaskako lehendakari den Paxkal Indo, astelehenerako. Seaskak elkarretaratzeak deitu ditu polizia etxeen aurrean.

    Suprefeta eta prefeta Seaskari laguntzen dioten herriko etxeen aurka egiten ari dira, 1850ko Falloux lege zaharra eskuan. Frantziak Seaska ito nahi duela salatzeko, elkarretaratzea egin zuten otsailaren 1ean suprefetaren aurrean. 400 lagun inguru elkartu ziren, lege babes bat galdeginez Parisko agintariei. Elkarretaratzeari are zentzu gehiago eman zion ekimena gauzatu aurretik Paueko auzitegiak Hendaiako ikastolaren irtenbidea itxi zuela jakiteak. Suprefeta hamaikagarren aldiz gailendu zenaren seinale, Seaskari laguntza emandako herriko etxea auzitara eraman ondotik.Elkarretaratzea Poliziak gertutik zaindu zuen une oro eta ez zen aparteko istilurik izan. Manifestari batzuek arrautza batzuk jaurti zituzten.


    Agintariak haserretzeko nahikoa motibo nonbait. Ikastolen kontra bakarrik ez, berauen defentsan dihardutenen kontra ere egiteari ekin baitio poliziak. Elkarretaratzean parte hartu zuen kide bat ostiralerako deitu dute; Indo, astelehenerako. Jazarpenak aurrera egin ez dezan Seaskak elkarretaratzeak antolatu ditu polizia etxearen aurrean.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.