• 02
    IRAI
    Sinadura bilketa abiatu dute Ziburuko ikastolaren alde

    Kaskarotenea ikastolaren kontrako epaiari komunitate gisa erantzuteko aukera jarri dute mahai gainean. Orain komunitate gisa deiari erantzutea dagokigu.

    Paueko auzitegiaren hordagoak jaso du erantzuna. Izan ere, atzo Paueko epaitegiak Ziburuko ikastetxearen kontra ebatzi ondoren sinadura bilketa abiatu dute bertako gurasoek.

    Ohar batean salatu dutenez, “Herriko Etxeak hamabi haur, irakaslea eta bi laguntzaileak kanporatu nahi ditu”. Ikastola bat nahi dute, “eraikin edo lur zati publiko bat haurrek baldintza onetan ikasi ahal izateko”. Besterik ez. Komunitate gisa erantzuteko beharraz jabeturik, berau interpelatu dute. Dagoeneko milaka atxikimendu bildu badituzte ere, ez dira nahikoa. Orain guztioi dagokigu deiari ganoraz erantzutea, “Ez gara espaloitik jaitsiko!” lelo bat izatetik eguneroko praktika bilakatuz. Gure esku dago.

    Sinatu HEMEN.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.