Oztopoak oztopo geroz eta gehiago dira eskola euskaldunaren aldeko hautua egiten dutenak. Aurten 3.220 ikasle dituzte Seaskako ikastolek, iaz baino 137 gehiago.
Seaskako ikastolek ikasturte berriko sartze prentsaurrekoa egin dute gaur Donibane Garaziko ikastolan. Egoera orokorrari errepaso bat eman eta Ziburuko Kaskarotenia ikastolaren aferari heldu diote. Babes ekonomikoa galdegin dute.
Seaskako presidente Paxkal Indok jakinarazi duenez, Guy Poulou Ziburuko auzapezak ikastolari ura, argindarra eta babes hesiak kentzeko asmoa du ordurako ikastola dagoen eraikina uzten ez badute. "Haurrak urik gabe, komunik gabe, eta lanjerran ezarriko ditu", salatu du Seaskak. Indarraren arrazoia gainjarri nahi dio arrazoiaren indarrari.
Horren aurrean dirua biltzeko kanpaina abiatu dute Ziburuko ikastolari eutsi ahal izateko. Diru anitz beharko dute. Izan ere, Paueko Administrazio Auzitegiko Frederique Davous epaileak iragan astean ebatzi zuenez, Ziburuko ikastolak Marinela auzoko eskola publikoa astearterako utzi ezean, eskolan gelditzen diren egun bakoitzeko 100 euroko isuna ordaindu beharko dute.
Asteartean sinadura bilketari ekin ondotik 15.000 sinaduratik gora bildu dituzte. Deialdi berri honen aurrean ere gisako elkartasun uholdea eskaini beharko diegu, Ziburun ere eskola euskalduna izan dezaten.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean