• 26
    IRAI
    Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egungo ereduen sistemak jarraituko du
    Eskola euskaldunaren alde iaz egindako elkarretaratzea

    Erdal ereduek indarrean jarraituko dute ondorioz. Iaz, kasu, soilik Donostian gutxienez 10.100 ikaslek erdal ereduetan ikasten zuten.

    LOMCEk kontrakorako aukera ematen duen arren, ikastetxeetako euskara orduetan ez du eskurik sartuko Espainiako Gobernuak, ezta Eskola Kontseiluek gaur egun duten erabakitzeko eskumenean ere. Hala adostu dute Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak.

    LOMCE legearen hainbat ataletan sinatu dute akordioa, artikulu horien eragina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako indargabetuz.

    LOMCEk dio gaztelania eta hizkuntza koofiziala "arrazoizko proportzioan" batu behar direla eta hori bermatzen ez dela iritziz gero, Espainiako Gobernuak neurriak har ditzakeela. Bada, akordioaren arabera, aipatu herrialdeetan proportzionaltasuna betetzen da eta beraz Espainiak ez du eskurik hartuko. Egungo ereduen sistemak jada ikasleak “espainolizatzen” dituen seinale.

    Horrez gain, LOMCEren esanetan "euskara eta literatura" eta "gaztelania eta literatura" ikasgaiek tratamendu bera izan beharko luketen arren, horien eskola-orduetan ere ezingo du murriztapenik egin Espainiako Gobernuak.

    Honenbestez, erdal ereduek indarrean jarraituko dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Guk eskola euskalduna nahi dugu. Euskararen ezagutza unibertsala bermatu eta belaunaldi berriak euskaldunduko dituena; Euskal Curriculuma oinarri hartuta euskal nortasunaren eta kulturaren transmisioa ziurtatuko dituen eskola euskalduna, hain zuzen ere. Tresna bikaina eskaintzen digu Kontseiluak horretarako: ‘Ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko proposamena’. Ekin diezaiogun, bada, eredu arrotzei uko egin eta eskola euskalduna eraikitzeari!

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.