• 06
    AZA
    EHEk Kaskarotenearen aldeko manifestaziora deitu du

    Ikasle euskaldun eleanitzak euskal curriculumaren edukietan heziko dituen eskola euskalduna aldarrikatu du.

    Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak etzi Ziburun ikastolaren alde egingo den manifestazioarekin bat egitera deitu ditu herritarrak.

    Kaskarotenea ikastolarekin XXI. mendean, gaur bertan gertatzen ari dena “latza eta irmoki salatu beharrekoa izateaz gain egoera orokorrago baten isla” dela adierazi du. Hain zuzen, ikastolek, euskarak eta euskaldunok botere zein ordezkari politiko frantsesen eskutik jasandako erasoen kate luzean “beste kate-begi bat” da.

    EHEk salatu duenez, “1850eko Falloux legearen aitzakian” Seaskaren hainbat ikastola proiektu kolpatzen ari dira. Ziburuko Kaskarotenea Ikastolarekin gertatzen ari denak ere “garbi uzten du Parisek euskaldunontzako duen errezeta sinplea dela: ofizialtasunik ez, hizkuntza politika propioak garatzerik ez, ikasleek euskara ezagutzeko duten eskubidearen bermerik ez… Euskaraz bizitzeari ezezko borobila!"

    “Kolektibo oso baten aurkako erasoa” izaki, “hizkuntza komunitate gisa kalera ateratzeko” deia egin du eragile euskaltzaleak.

    Helburua argia da: “Ikasle euskaldun eleanitzak euskal curriculumaren edukietan heziko dituen eskola euskalduna”. Horren bidean ikastola nahi dute Ziburun.

    “Guk eskola euskalduna!” egi bihurtze bidean, larunbatean denok Ziburura!

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.