• 11
    AZA
    Euskaraz ikasi eta bizitzearen alde mobilizatuko dira bihar Leioako Campusean

    Euskal Herriko Unibertsitateak ez duela euskaraz ikastea bermatzen salatuko dute biharko manifestazioan.

    Leioako kanpuseko ikasleek ere euskaraz bizi eta ikasi nahi dute. Hori egi bihurtzeko manifestazioa egingo dute bihar. 11:00etan mobilizazio txikiak egingo dituzte fakultateka, eta 11:30ean Mikel Laboa plazan elkartuko dira denak. Euskal Herriko Unibertsitateak ez duela euskaraz ikastea bermatzen salatuko dute, eta fakultate desberdinetako kideek bizi dituzten errealitateak partekatzea izango da helburuetako bat. Gainera, dagoeneko martxan dauden dinamika zein aldarrikapenen berri ere emango dute.

    Medikuntzako Asanbladak, Zuzenbideko Ikasle Asanbladak, Zientzietako euskara taldeak, Leioako Ikasle Abertzaleek eta Leioatik! proiektu komunikatiboak antolatu dute mobilizazioa, eta euskararen alde lan egiteko prest dagoen ikasle, irakasle, langile, asanblada eta taldeak elkarren artean saretzen hasteko aukera polita dela uste dute.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.