Oztopoak oztopo, EHUko euskara errektoreordearekin hitz egitea lortu dute.
Ehunka ikasle batu dira Leioako Campusean euskaraz ikasi eta bizi nahi dutela aldarrikatzeko manifestazioan. Euskal Herriko Unibertsitateak ez duela euskaraz ikasteko eskubidea bermatzen salatu dute, eta Medikuntzako eta Zuzenbideko ikasleak beraien kexak errektoretzan aurkezten saiatu direnean oztopoak besterik ez dizkiete jarri. Kateekin ate nagusia itxi diete, eta hirugarren ahaleginean beste ate batetik sartu dira. Bertan, EHUko euskara errektoreordearekin hitz egitea lortu dute, eta berriz biltzeko prestutasuna azaldu dute bi parteek.
Fakultate desberdinetako kideek bizi dituzten errealitateak partekatzea izan da mobilizazioaren beste helburuetako bat; dagoeneko martxan dauden dinamika zein aldarrikapenen berri eman dute.
Medikuntzako Asanbladak, Zuzenbideko Ikasle Asanbladak, Zientzietako euskara taldeak, Leioako Ikasle Abertzaleek eta Leioatik! proiektu komunikatiboak antolatu dute mobilizazioa, eta euskararen alde lan egiteko prest dagoen ikasle, irakasle, langile, asanblada eta taldeak elkarren artean saretzeko beta izan dute.
|
Euskaraz bizi sarean