Epaileak Seaskak gunetik joateko egiten dituen "indarrak" ontzat hartu ditu eta Poulouren eskaera ez onartzea deliberatu du.
Ziburu eta Seaskaren arteko liskarrak ez du etenik. Irailean Pauen iragandako auzian, epaileak Guy Poulou Ziburuko auzapezaren eskaera onartu, eta ikastolak Marinela auzoko eremuan egonen zen egun bakoitzerako 100 euroko isuna ordaindu behar zituen. Urri hilabete bukaeran, uxerra ikastolatik pasa 4.370 euroko isuna ordaindu behar zutela abisatu zien.
Egun berean, bigarren albiste bat izan zuten. Poulouk egun bakoitzeko isuna 100 eurotik 400 eurotara igo nahi zuela. Hori horrela ikastola hirugarren aldiz auzitara bidaliko zituela jakin zuten. Ostiralean iragan zen auzia. Epaileak deliberoa eman du eta isuna 100 eurotik 400 eurora ez igotzea deliberatu du.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean